Elikadura. Errezeta
Txekor masailak saltsan

OSAGAIAK
4 pertsonarentzako osagaiak:
Kilo bat txekor masail
Hiru tipula
Bi azenario
Hiru baratxuri ale
Litro erdi ardo beltz
Basakoda bat porto
Gatza
Oliba olioa
Piper hauts beltza
• Lapiko zabal bat sutan ipini, eta, ongi berotuta dagoenean, bertan txekor masailak frijitu, olio zorrotada batekin. Gatza eta piper hautsa gehitu. Bitartean, barazki guztiak zuritu, garbitu, eta pusketa txikietan moztu.
• Txekor masailak ongi gorrituta dauzkagunean, barazki guztiak lapiko horretara gehitu, eta su erdian barazkiak ere gorritu arte eduki. Gutxi gorabehera, hamabost bat minutuz.
• Basokada porto eta ardo beltz gehitu. Beste ordu erdi irakiten eduki, eta ura gehitu, masailak estali arte. Beste 50 bat minutuz irakin; oraingoan, su motelean.
• Epeltzen utzi, eta txekor masailak beste lapiko batera pasatu. Irabiagailu eta txinoaren laguntzaz, saltsa pasatu eta masailen lapikora bota. Guztia 10 bat minutuz irakin, eta jateko prest dago.
• Masailak xafletan moztu nahi baditugu, haragia hozten utzi behar da, beroa dagoenean moztuz gero puskatu egingo baitira.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.