Elikadura. Errezeta

Ahate gibela onddo eta oporto konfiturarekin

ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

Iker Markinez -

2013ko urriak 26
OSAGAIAK

4 pertsonarentzako osagaiak:

Ahate gibela bat, 500/600gramokoa

2 onddo

Errezil sagarra 1

Oporto basokada 1

50 g azukre

Gurina

Oliba olio birjina

Gatza

Piperrauts beltza

• Konfitura prestatzen hasiko gara lehenik. Horretarako, errezil sagarra zuritu eta puska txikietan moztu. Zartagin zabal bat sutan jarri, eta bertan gurin goilarakada bat ipini; urtzen denean, sagar puxketak gehitu. Minutu pare batez su bizian eduki, eta azukrea gehitu. Su ertainean beste bost bat minutuz eduki. Ondoren, oportoa gehitu eta hamar bat minutuz irakiten eduki, duen alkohol soberakina lurrindu dadin eta konfiturak zapore konzentratuagoa har dezan.

• Orain, onddoak garbitu, xafletan moztu eta zartagin batean oliba olio txorrotada batekin bost minutuz erregosi, gatz pittin batekin. Ondoren, gorde.

• Gibela egiteko orduan oso garrantzitsua da gibela bera denbora batez (4 bat orduz) hozkailutik kanpo edukitzea. Hatz baten lodierako xaflatan moztu, erretilu batean jarri bi aldetatik gatzatuta eta goitik piperrauts beltza gehituta. Zartagin zabal bat hartu, sutan berotzen jarri, eta, ongi beroa dagoenean, gibel xerrak jarri, inongo oliorik gabe, gibelak nahikoa badu eta. Minutu bat pasa ondoren, buelta eman, eta beste minutu batez eduki. Erretilu batean sukaldeko papera jarri, eta bertara atera gibel edo foie xerrak, grasa soberakina papelak xurga dezan.

• Oraingoa, pausorik garrantzitsuena izango da. Gibela prejitu dugun zartagiko olioa bertatik kendu, zartagin horretara onddo xaflak eta konfitura gehitu eta sutan ipini pare bat minutuz. Horrela, gibelak zartagian utzi duen zapore guztia bi osagai horiek hartuko dute. Azkenik, gibel xerrak plateretan jarri eta gainetik onddo eta oporto konfituraz ongi ornitu. Horrelaxe platera nagusi bezala, edo azpizun xerra batekin batera ere oso egokia da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna