Andaluziako gazpatxoa

GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2014ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
OSAGAIAK

4 pertsonarentzako osagaiak:

2 kilo tomate (ondo helduak)

Luzokertxo bat

Tipula bat

2 piper berde

Piper gorri bat

4 baratxuri ale

Ozpina

Ogi laurden bat

Oliba olioa

Andaluziako entsalada edangarria egiteko, ontzi zabal handi bat hartuko dugu.

Ondoren, barazkiak garbitu, eta tomatearekin hasiko gara. Zortzi pusketatan moztu eta ontzira bota.

Gero, baratxuri txikituak gehitu, eta pusketatan moztutako piper gorri eta berdeak ere bai.

Luzokertxoa zuritu egingo dugu, eta tipulin txikituekin batera, dena ontzira gehitu. Dena gazitu, eta ozpin txorrotada on bat bota.

Ondoren, ogi xafla batzuk gehitu, eta oliba olio txorrotada bat ere bai.

Sukaldeko paper gardenarekin estali, eta 12 orduz hozkailuan mantendu.

Guztia nahastu, eta berriro ere beste 12 bat orduz utzi.

Berriro nahastu, eta beste 12 orduz eduki.

Ondoren, irabiatu guztia eta txano batetik pasatu, salda fin bat lortzeko.

Eguraldi ona hastean, erabat atsegina egingo zaigu entsalada edangarri hori, freskagarria eta osasuntsua baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.