Lupia plantxan erromeroarekin

JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2011ko maiatzaren 7a
00:00
Entzun
OSAGAIAK

4 pertsonarentzako osagaiak:

Itsas lupia, kilo ingurukoa

Patata berriak, bi

Tipulina, bi

Baratxuria, bi ale

Perrexila

Oliba olio birjina

Gatza

Erromeroa

Itsas lupia ondo garbitu, eta bi xerratan irekita jarri; burua kendu, eta xerra bakoitza erditik moztuko dugu.

Patatak zuritu, eta panadera modura (xafla biribiletan) moztu. Tipulina juliana erara moztu. Hori guztia zartagin batera bota, eta oliba olio txorrotada on bat gehitu gatz pittin batekin batera, baita erromero zatitxo bat ere. Tapa batekin estali. Orain, su motelean eduki ordu erdi batez, ongi goxatu arte.

Plantxa bat sutan berotzen jarri, eta ondo beroa dagoenean lupia xerrak plantxan jarri, azala beherantz dutela. Gatz pittin bat bota, eta olio txorrotadatxo bat gehitu. Hiru bat minutu pasa ondoren, xerrei buelta eman, eta xerra bakoitzaren gainean erromero orritxo bat jarri; berriro olio txorrotada bat bota gainetik, eta beste hiru bat minutuz plantxan eduki.

Segidan, platera bakoitzean lupia xerra bana jarri, eta inguruan aurrez erregositako patata eta tipulina gehitu. Perrixil xehetu pixka bat ere bota gainetik, eta, nahi izanez gero, oliba olio pixka bat ere gehitu.

On egin!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.