Anana almibarrean marrubi eta jogurt izozkiarekin

JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2011ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
OSAGAIAK

6 pertsonarentzako osagaiak:

Anana bat.

250 g marrubi.

250 g azukre.

Kanela txotxa.

Limoi baten azala.

Jogurt izozkia.

Lehen pausoan anana ondo zurituko dugu eta erdian duen zuztarra ere kenduko diogu. Ondoren laukitxoetan moztu.

Jarraian lapiko batean ipini, urez estali, eta bertara azukre guztia gehitu, baita kanela txotxa eta limoi baten azala ere.

Irakiten jarri ordu erdi batez su motelan, eta ondoren lapikoan bertan hozten utzi.

Bitartean marrubiak garbitu, etazuztarra kenduko diegu. Zuztarra garbitu aurretik kenduz gero, ura marrubiaren barrura sartzen da, eta hori ez da komeni. Marrubiak laurdenetan moztu.

Mahaira zerbitzatzeko erabiliko ditugun kopatxoak prestatzen hasiko gara jarraian. Lehenik anana zatitxoak ipini koparen barruan, eta bueltan, marrubi pusketatxok.

Guztiak almibarrez ongi busti, eta, bukatzeko, koparen barruan jogurrezko izozki bolatxoa kontu handiz jartzea besterik ez zaigu gelditzen. Errezeta honetan askotariko fruituak eta beste izozki zapore batzuk ere erabil ditzakezue.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.