Elikadura. Errezeta

Bakailao eta piper erre entsalada epela

JON URBE / ARGAZKI PRESS

Iker Markinez -

2012ko martxoak 10
OSAGAIAK

4 pertsonarentzako osagaiak:

400 g bakailao gezatu.

3 pipermorro handi.

Letxuga 1.

Tipulin 1.

3 baratxuri ale.

Oliba olio birjina.

Modena ozpina.

Sagardo ozpina.

Gatza.

Piperrak erreko ditugu lehenengo. Horretarako, laberako erretilu batean ipini piperrak osorik, eta ezer bota gabe labean edukiko ditugu 20 minutuz, 210 gradutan. Beroa goian eta behean ematen duela jarri labea, eta ondo erre dela ziurtatu atera aurretik. Atera eta utzi epeltzen. Bitartean, letxuga garbitu eta ondo lehortu.

Tipulina txikitu juliana erara, eta ontzi batean jarri. Bota bertara gatz pitin bat, koilarakada bana sagardo eta modena ozpin eta dozena erdi bat koilarakada oliba olio. Baratxuri aleak ahalik eta puska txikienetan moztu, ontzira gehitu eta ongi nahastu. Gorde.

Zartagin batean olio zorrotada bat bota eta jarri berotzen. Gehiegi berotu aurretik, bakailao puskak jarri oso su motelean konfitatzen, hau da, poliki-poliki erregosten. 15 minutuz eduki. Bitartean, piperrak zuritu, haziak kendu, eta zabalik utziko ditugu erretilu batean.

Entsalada platerean aurkezteko, molde borobil bat jarri plateraren erdian. Moldearen paretak piperrez ongi estali, barnean letxuga hostoak jarri eta, ondoren, tipula eta baratxuri olio-ozpinez busti. Jarraian, bakailao pusketa batzuk jarri gainean, eta jarri beste piper xafla bat gainetik, estalki moduan. Guztia berriro oliozpindu eta, bukatzeko, poliki-poliki moldea altxatu.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna