Noiz sortua: 2012-12-08 00:30:00

Elikadura. Errezeta

Anana errez betetako hostopila

GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS

Iker Markinez -

2012ko abenduak 8
OSAGAIAK

Osagaiak 4 pertsonarentzat:

Hostopil xaflak

Lau anana xafla

Azukrea

Gurina

Kremarentzat:

6 arrautza

50 gramo irin

125 gramo azukre

Litro erdi baserriko esne

Bainila makilatxo bat

Kremarekin hasiko gara. Lapiko batean esnea berotzen jarri, bainila makilatxoarekin batera. Bitartean, arrautzen gorringoak ontzi batean jarri. Azukrea ontzira nahastu, eta bost minutuz etengabe irabiatu. Ondoren, irina gehitu, eta kontu handiz nahastu. Berotutako esnearen erdia ontzira bota, eta ondo nahastu. Lapikoan gelditu zaigun esnea irakin artean berotu. Bainila makilatxoa kendu, eta ontzian duguna lapikora irauli. Bost minutuz irakiten eduki, etengabe nahastuz.

Labea berotzen jarri 180 gradutan, eta beroa dagoenean labeko erretiluan hostopil lauki luze batzuk ipini. Hostopil bakoitzaren gainean azukre pixka bat jarri, gero karamelu bihurtua gera dadin. Labera sartu, eta hogei minutuz mantendu. Ondoren, epeltzen utzi.

Orain, anana xaflei erdiko gogortasuna kendu. Xafla bakoitza erditik moztu. Zartagin bat sutan berotzen jarri, eta gurin koilarakada bat gehitu. Urtzean anana xaflak gehitu zartaginera, eta azukre pixka bat bota ananen gainean. Sua bizi-bizi jarri, eta alde bakoitzetik minutu bat eduki sutan. Gauza berbera egin xafla guztiekin.

Azkenik, hostopilak beteko ditugu. Horretarako, hostopil bakoitza hiru xafla finetan moztu. Lehenengoa kremaz estali, eta gainean anana pusketa jarri. Jarraian, bigarren hostopil xafla hartu, hori ere kremaz estali eta anana xafla jarri. Hirugarren eta azken xaflarekin berdin egin. Pauso horiei jarraituz, gainontzeko hostopilak ere bete, eta jateko prest edukiko duzu postre goxo-goxo hau. On egin.

Albiste gehiago

Apirilaren 1ean eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 9.358 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 501 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 2.134 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Pankarta bat, Biboko Zapikaleetan. ©Marisol Ramirez / Foku

500 hildakoen langa gainditu du izurriak Euskal Herrian

Berria

Dagoeneko 501 pertsona hil ditu gaitzak. Hego Euskal Herrian 9.335 kasu diagnostikatu dituzte. Sindikatuek gutun bat bidali diote Denis Itxaso Madrilek EAEn duen ordezkariari, besteak beste zentralizazioa bertan behera uzteko eskatzeko, eta Maddalen Iriartek mahai bat eratu nahi du erabakiak hartzeko

1983ko abuztuan, Busturian, uholdeetan. ©BERRIA

Zer egin krisi bati aurre egiteko?

Enekoitz Esnaola

Jaurlaritzako eta Nafarroako lehendakariek, euskal gatazkako indarkeriaz gain, zenbait garai sozial gogor ere bizi izan dituzte 40 urteotan: uholdeak, sute eta istripu larriak, krisi ekonomikoak... Carlos Garaikoetxeak, Jose Antonio Ardanzak, Patxi Lopezek eta Uxue Barkosek lehendakari gisara bizi izan zituzten krisietan izandako esperientziak kontatu dizkiote BERRIAri. Garrantzia eman diote gertutasuna eta sentsibilitatea izateari, baita neurriak hartzeari ere.

Gurutzetako ospitaleko sarrera, ostiralean. ©Aritz Loiola / Foku

Erietxeetako «presioa jaisten» ari da, Jaurlaritzaren arabera

Irati Urdalleta Lete

Azken orduetan 44 lagun hil dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Mikel Sanchezek esan du orain arteko igoerarik handiena dela, baina aurreko asteetan okertutako sintomen ondorioa dela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Zuri esker eskaintzen dugu, BERRIAlagun, baliozko informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun

Izan zaitez BERRIAlaguna