Noiz sortua: 2012-02-11 00:30:00

Elikadura. Errezeta

Txekor azpizuna orburuekin eta Idiazabalgo gaztaren saltsarekin

JON URBE / ARGAZKI PRESS

Iker Markinez -

2012ko otsailak 11

OSAGAIAK

4 pertsonarentzako osagaiak:

4 azpizun xerra (200 g ingurukoa bakoitza).

Dozena bat orburu.

Idiazabalgo gazta puska bat, 150 g

Basokada bat esne gain.

Koilarakada pare bat irin.

Oliba olio birjina.

Gatza.

Piperrauts beltza.

Lapiko bat urez bete, eta koilarakada pare bat irin eta gatz pitin bat bota. Sutan jarri berotzen irakin arte.

Bitartean, orburuak prestatzen hasiko gara. Horretarako, orburuei lehen orriak kenduko dizkiegu. Beldurrik gabe kendu. Horretan dago sekretua, bestela kanpoko kapak jatean gortasun puntua ematen diote. Zuztarrak, berriz, moztu gabe zuritu, findu arte. Hori bera egin beste orburuekin, eta punta aldea ere orburu bakoitzari ondo moztu. Garrantzitsua da ordena horri jarraitzea, bestela orburuak azkar belzten hasiko dira. Ur irakinetara bota, eta 20 bat minutuz irakiten eduki. Sua itzali eta bertan utzi epeldu arte. Ondoren, orburuak atera, eta erditik moztu, puntatik buztanera, eta gorde.

Lapiko batean, esne gaina su motelean berotzen jarri. Idiazabalgo gazta pusketatan xehatu eta lapikora gehitu. Ongi nahastu eta gazta ondo urtu arte irakiten eduki, minutu pare batez gutxi gorabehera. Sua itzali eta gorde.

Zartagin zabal bat plantxa modura ondo berotzen jarri, su bizian. Jarraian, azpizunak bertan ipini. Gatz pitin bat bota, baita piperrauts beltza ere. Olio zorrotada fin bat gehitu, eta hiru bat minutuz zartaginean erre eta buelta eman. Beste hiru bat minutuz eduki, eta gatza eta piperrautsa bota. Azkenik, azpizun xerrak erretilu batera pasatu, eta sua itzali gabe gazta eta esne gain saltsa bertara irauli. Pare bat minutuz irakiten eduki. Hala, saltsa lodituko zaigu. Bertara orburuak gehitu, azken berotua emateko, eta jada platera bukatuko dugu. Horretarako, platerean azpizun xerra jarri eta gainetik eta inguruan orburuak jarri, eta dena saltsaz ongi estali.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 5ean eguneratua. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan hiru lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Hamalau positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta ez dute gaixorik ospitaleratu. Euskal Herrian 29.723 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.089 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Atzo Villabonan egin zuten bertso saiora sartzeko segurtasun neurriak. / ©Gorka Rubio, Foku

Alarma egoera amaitu ondoren ere beharrezkoa izango da maskarak erabiltzea

Jon Ordoñez Garmendia

Ehun euro arteko isunak aurreikusten ditu Espainiako Gobernuak prestatu duen dekretuak, maskara erabiltzen ez dutenentzat. Urgentziazko kasuetan Osasun Ministerioak eskuduntzak bereganatzeko aukera izango du berriro.

Haur bat, jolas parke baten ondoan, Zarautzen. / ©Gorka Rubio, Foku

Astelehenetik ireki ahalko dituzte haur eskolak

Irati Urdalleta Lete

Astelehenetik hogei pertsona biltzeko aukera egongo da. Diskotekak eta gaueko tabernak itxita mantenduko dituzte.

Patricia Fanlo, Laura Imaz, Jose Espinoza, Marina Delgado eta Irati Ormazabal medikuak. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Ondorioei begira

Arantxa Iraola

Erne daude medikuak, COVID-19ak pazienteetan nolako ondorioak izan ditzakeen begiratzen: lehen irudipenen berri eman du Iruñeko Ospitale Guneko sendagile talde batek

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna