Txipiroiak plantxan tipula goxatu eta letxugarekin

JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2017ko abenduaren 16a
00:00
Entzun
OSAGAIAK

Kilo bat txipiroi (20 bat pieza).

4 tipula.

4 baratxuri ale.

Letxuga fresko bat.

Kalonje hosto batzuk.

Oliba olioa.

2 koilara bete sagardo ozpin.

Gatza.

1



Tipulak eta baratxuriak juliana erara moztu. Barazki horiek lapikoan jarri, eta olioa eta gatza bota. Su motelean ordubetez goxatzen utzi. Tarteka nahastu.

2



Bitartean, txipiroiak garbitu egingo ditugu.

3



Txipiroiei gatza bota, eta plantxa beroan jarri, minutu bat alde bakoitzetik. Ondoren, prestaturiko tipula lapikora gehitu behar da.

4



Letxuga eta kalonje hostoak garbitu, eta ondo lehortu (oso garrantzitsua da), eta puska txikietan ebaki; erretilu batean ipini.

5



Ondoren, ontzi batean gatz pitin bat jarri; bi koilarakada sagar ozpin eta sei koilarakada oliba olio gehitu. Guztia ongi irabiatu.

6



Letxuga eta kalonjeak dauden ontzira ozpin-olioa gehitu, norberaren gustura.

7



Ongi nahastu, eta lau plateretan banatu.

8



Azkenik, txipiroiak tipula goxatuarekin barazki hostoen gainean jarri, eta prest izango dugu jateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.