Udareak urazukretan

GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2015eko abenduaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00

1

Lapiko batean ura eta azukrea berotzen jarri, baita limoi baten azal puska ere, banilla eta kanela makilatxoekin.

2

Lapikoa su bizian irakiten jarri.

3

Bien bitartean, konferentzia udareak garbitu eta zuritu. Ondoren, erditik moztu, luzeran, eta bihotza eta haziak kenduko dizkiegu.

4

Ura eta azukrea irakiten ditugun lapikora bota, eta bertan irakiten edukiko ditugu su motelean, 25 bat minutuz.

5

Gero, sua itzali, eta hor utziko ditugu hoztu arte.

6

Zerbitzatzeko garaian, hotzean, katilutxo batean jarri, bakoitzak nahi duen urazukrearekin.

Oso aproposa izaten da ate-joka ditugun festa hauetan postre arin eta goxoa prestatu nahi dugunerako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.