EHIGE «oso kezkatuta» dago eskolen itunak berritzeko aginduarekin

2022ko ekainaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzak joan den asteartean jakinarazi zuen itunpeko ikastetxeek haur gutxiagorekin itundu ahal izango dituztela ikasgelak, eta herenegun publikatu zuten agindua EAEko aldizkari ofizialean. EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak ez du begi onez ikusten: «oso kezkatuta» daude agindu horren «edukiarekin eta helburuarekin». Itunen agindua bai, baina Eusko Jaurlaritzak oraindik ez du argitara atera datozen urteetarako ikastetxeen planifikazioa. Horiek horrela, EHIGEk Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuari gardentasuna galdegin dio, baita sare publikoaren ordezkariekin negoziatzea ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.