OSAGAIAK
4 LAGUNENTZAT
Zoparako ogi bat.
2 baratxuri buru.
Tipula 1.
2 litro haragi salda.
Kaiena piper bat.
3 arrautza.
1. Lehenik, tipula zuritu eta puska txikietan moztu behar da. Lapikora bota, eta sutan jarri gero, oliba olio txorrotada batekin. Hamar minutuz erregosi ondoren, salda gehitu eta irakiten jarri. Baratxuri buruak zuritu, eta buru baten aleak osorik lapikora gehitu. Ordu erdi batez irakiten eduki, baratxuri aleak ongi bigundu arte.
2. Zoparako ogia pusketatan moztu.
3. Zartagin edo lapiko zabal batean, beste baratxuri aleak txiki-txiki moztu, eta lapikoan jarri oliba olio txorrotada batekin eta kaiena piperrarekin. Lapikoa sutan jarri, eta, baratxuria dantzan hasten denean, kaiena piperra kendu, zoparako ogia bertara bota, eta etengabe nahastu, ogia pixka bat frijitu arte.
4. Ondoren, aurreko lapikoan irakin dugun salda gehitu, iragazkiaren laguntzarekin. Beste hogei bat minutuz irakiten eduki. Gatz pixka bat gehiago behar badu, gehitu.
5. Sua itzali, eta hiru arrautzak bota. Koilara baten laguntzaz, etengabe nahastu, nahaski bat izango balitz bezala, eta, horrela, zerbitzatzeko prest daukagu.
Zer prestatu nahi duzu?
Iker Markinezen errezetak

Baratxuri zopa

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu
Errezeta gehiago
- 2025eko apirilaren 26a
- 2025eko apirilaren 11
- 2025eko martxoaren 28a
- 2025eko martxoaren 14a
- 2025eko otsailaren 28a