Berruenda milorria piperrekin

JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2014ko otsailaren 15a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
OSAGAIAK

4 pertsonarentzako osagaiak:

Berruenda kilo bat.

Bi pipermorro.

Tipulin bat.

Hiru baratxuri ale.

Olio oliba birjina.

Perrexila.

• Lehenik, hoberena izango litzateke arrandegian hezurrik gabeko berruenda bat erostea, hala errazagoa egingo baitzaigu.

• Etxean gaudela, labea berotzen ipiniko dugu, 220 gradutan. Pipermorroak labeko erretilu batean ipini, eta labean sartuko ditugu ordu erdi batez. Ondoren, atera, eta epeltzen utziko ditugu.

• Bitartean, berruenda xerra finetan moztu. Ahal bada, xerra guztiak neurri bertsuan moztu. Ondoren, xerrak labeko beste erretilu batean ipini, gatz pitin bat bota, eta olioz estaliko ditugu.

• Labea beroa dugunean, bertan sartu. Sartzearekin batera, labea itzali egingo dugu, eta 15 bat minutuz eduki. Horrela, arraina oso suabe eginez joango da.

• Denbora hori pasatzean, labetik atera. Piperrak zuritu, eta, ondoren, arrainen xerra neurri bertsuko pusketatan moztu.

• Gero, tipulina puska txikietan moztuko dugu, eta zartagin batean, olio zorrotada baten laguntzaz, erregosten ipiniko dugu su ertainean, gatz pitin batekin.

• Baratxuri aleak zuritu, txikitu, eta zartagin horretara gehitu. Guztia 15 bat minutuz erregosi.

• Platera muntatzen hasteko, lehenik piper xerra bat eta gatz lodi pixka bat jarri berruenda xerraren gainean, eta, ondoren, tipulin erregosi koilarakada bat eta berriro beste arrain xafla bat; jarraian, piperra.

• Errepikatu pauso horiek, hiru pisuko milorria osatu arte. Segidan, milorri gehiago osatu gainontzeko osagaiekin.

• Bukatzeko, guztiak egin ondoren, olio zorrotada bat botako diogu gainetik. Errezeta hau izugarri goxoa geratzen da beroan nahiz hotzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.