1
Esnea berotzen ipini lapiko batean, banilla makilatxoarekin batera.
2
Bitartean, ontzi batean gorringoak eta azukrea ongi irabiatu. Horren ostean, irina gehitu.
3
Guztia ongi nahastu, eta lapikoko esnea bertara gehitu. Dena ongi nahastu, eta berriro ere lapikora bota. Horren ostean, lortutako krema hori bost minutu irakiten jarri.
4
Erretilu karratu batera pasatu, eta krema hamabi orduz hozten utzi.
5
Frijitzeko zartagin batean olioa jarri, eta sutan berotzen ipini. Segidan, hoztua dagoen krema molde karratutik atera eta labanarekin karratu luzexka batzuk moztu.
6
Irinetik pasatu, eta, jarraian, arrautza irabiatutik.
7
Olioa berotzean, krema karratutxoak bertan frijitu, pare bat minutuz alde bakoitzetik. Ateratzean, azukre eta kanela hautsez estali.