Gazta tarta marrubi saltsarekin

ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2011ko martxoaren 19a
00:00
Entzun
OSAGAIAK

Tartaren oinarria

200 ml esnegain

200 gr Mascarpone gazta

Kazokada bat pastel krema

100 gr azukre

Saltsarako:

100 gr marrubi

100gr saltsarako azukre

Limoi bat

Lehenengo, marrubi saltsa prestatuko dugu. Horretarako, marrubiak garbitu, laurdenetan moztu eta limoi baten zukuaz eta 100 gr azukrerekin batera ordu batez ontzi batean eduki. Ondoren, turmisa pasa eta gorde.

Tartaren oinarria erositakoa edo geuk egindakoa erabil dezakegu. Gaurkoan, erositakoa erabiliko dugu. Oinarri hori laberako egokia den molde batean ipini, aluminiozko papera haren gainean jarri eta garbantzu batzuk paperaren gainean ipini pisu modura. Aurrez labea berotu, eta ordu erdi batez 170 gradutan egosi.

Labetik atera, eta hozten utzi. Ontzi batean esne gaina eta azukrea biak batera nahastu, eta ondo irabiatu ondoren altxatu eta esne gaina gogortu egingo da.

Beste ontzi batean, Maskarpone gazta eta pastel krema kazokada bat ondo nahastu, eta, ondoren, esne gain harrotua gehitu. Poliki-poliki nahastu. Maskarpone gazta bilatzeko arazorik baduzue, Philadelphia edo antzeko gaztaren bat erabil daiteke.

Lortu berri dugun gazta krema labetik atera dugun moldean bertan daukagun oinarrian zabalduko dugu. Eta hozkailuan ordu pare batez hozten utziko dugu.

Ondoren, zatiak moztu, eta aurretik prestatu dugun marrubi saltsarekin apaindu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.