Guakamolea, patatekin eta Huelvako ganbekin

JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2011ko apirilaren 2a
00:00
Entzun
OSAGAIAK

4 pertsonarentzako osagaiak:

Arabako 4 patata

4 ahuakate

Huelvako ganbak, 2 dozena

Tipulina 1

Limoia 1

Oliba olio birjina

Sagardo ozpina

Gatza

Bete urez lapiko bat, eta sartu patatak. Eduki ura irakin arte, eta egosi 45 minutuz. Eduki dezatela patatek tamaina berdintsua, horrela aldi berean egosiko baitira denak. Egostean, atera uretatik, eta gorde.

Moztu txiki-txiki tipulina, eta bota ontzi batera. Limoi baten zukua gehituko dugu ontzi horretara, gatz pitin batekin eta sagardo ozpin txorrotada batekin. Segidan, zuritu ahuakateak; kendu hezurra, eta ontzi batean birrindu, sardexka baten laguntzaz, pure itxura hartu arte. Ondoren, tipulina dugun ontzira bota, eta ongi nahasi dena.

Zuritu aurrez egosi ditugun patatak, eta laukitxoetan moztu. Pusketatxoak gehitu ahuakatea daukagun ontzira. Bota oliba olio txorrotada bat, eta bota, berriro, sagardo ozpin txarrotada bat eta gatz pitin bat, eta ongi nahasi. Horrela aterako zaigu guakamolea.

Ganbak egosteko, bete urez lapiko bat, eta gatz dezente bota. Jarri berotzen, eta, irakitean, gehitu ganbak. Minutu batez eduki ondoren, egosiak egongo dira. Orduan, atera uretatik, eta, ahal dugun bezain lasterren, zuritu.

Platera zerbitzatzeko, jarri plater bakoitzaren erdian guakamole koilarakada pare bat, eta jarri ganbak, argazkian bezala, txukun inguruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.