1
Gaurko errezetak aukera oso ona ematen du hozkailuan prestaturik eta soberan geratu zaizkigun barazkiak erabiltzeko. Hozkailutik orburu eta ziazerbak hartuko ditugu.
2
Hasteko, beraz, labeko erretilu batean hostopil xafla ipiniko dugu, eta 180 gradutan labean sartu. 20 minutuz erregosten izan.
3
Bitartean, orburu eta ziazerbak zartagin batean ipini, eta basokada bat esne gain gehituko dugu jarraian.
4
Su motelean zazpi bat minutuz irakiten eduki.
5
Ondoren, beste zartagin batean, odolkia frijituko dugu, xaflatan moztua.
6
Hostopila labetik atera, eta epeltzen utzi.
7
Jarraian, hiru puskatan moztu, eta barazkiak eta odolki xaflak hostopilen artean sartu.