Kantauriko antxoak juliana entsalada eta piper gorriekin

JUAN CARLOS RUIZ  / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2011ko martxoaren 26a
00:00
Entzun
OSAGAIAK

4 pertsonarentzako osagaiak:

Kantauriko antxoak kilo bat

Lodosako 8 piper

Tipulina 1

Letxuga 1 (Haritz hosto motakoa)

Oliba olio birjina

Sagardo ozpina

Modenako ozpina

Limoi erdiaren zukua

Gatza



Lehen pausoan, antxoak garbitu eta hezurrak kendu. Baita buztana ere. Modu horretan, antxoa bakoitzetik bi xerra lortuko ditugu. Xerra guztiak labeko erretilu batean ipini, bata bestearen segidan. Ondoren, gatz pitin bat bota guztiei, baita oliba olio txorrotada bat ere. Labea aurrez berotuta izango dugu, eta sartu bertan antxoak 2 minutuz 200 gradutan.

Ditugun barazkiak garbitu, eta juliana moduan moztu. Ontzi batean barazki pusketa guztiak nahastu, gatza bota eta oliozpinduko dugu: Modenako ozpina bi koilarakada, limoi erdiaren zukua, sagardo ozpin koilarakada bat eta sei koilarakada oliba olio. Hori dena ongi nahastu.

Antxoak labetik atera, eta, argazkian ikusten den moduan, plateretan antxoak banatu, eta erdian, juliana entsalada kokatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.