OSAGAIAK
4 LAGUNENTZAT
Kilo bat legatz.
Pipermorro bat.
Bi piper berde.
Kuiatxo bat.
Tipula bat.
Alberjinia txiki bat.
Hiru baratxuri atal.
200 gramo kinoa.
Gatza.
Oliba olioa.
1. Pistoa prestatzea izango da lehen urratsa. Horretarako, moztu barazki guztiak karratu txikietan, baita baratxuria ere. Jarri lapiko zabal batean erregosten, gatz pixka batekin eta oliba olio txorrotada batekin, su ertainean. Hasieran, estali lapikoa taparekin, baina lapikoa berotu ahala, kendu tapa eta tarteka nahastu barazkiak, itsatsi ez daitezen. Erregosi barazkiak hogei bat minutuz.
2. Bitartean, kinoa prestatuko dugu. Horretarako, jarri kinoa lapiko txiki batean, oliba olio txorrotada txiki batekin, eta erregosi hiru bat minutuz, poliki-poliki. Ondoren, gehitu ura. Zenbat? Kinoaren halako bi. Bota gatz pixka bat, eta guztia egosi hamabost bat minutuan. Bukatutakoan, tapa jarri, itzali sua, eta utzi bere horretan.
3. Legatza egiteko, jarri labea berotzen 200 gradutan. Jarri legatz zatiak labeko erretiluan. Azalik eta hezurrik gabeko legatz zatiak behar ditugu gaur. Legatzari gatza bota, erretiluan ur pixka bat jarri, legatz pusketei oliba-olio tanta bat bota, eta, ondoren, sartu labean. Bost edo sei minutuan eginda egongo dira.
4. Platereratzeko, azpian jarri kinoa; gainean, txukun-txukun, pisto koilarakada pare bat; eta, azkenik, goian, labetik atera berri dugun legatz puska bat. Legatzak salda utzi du labeko erretiluan. Platerean zabaldu dezakegu.
Zer prestatu nahi duzu?
Iker Markinezen errezetak
Legatza labean, kinoarekin eta pistoarekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu
Errezeta gehiago
-
2026ko irailaren 25a
-
2026ko irailaren 11
-
2026ko ekainaren 19a
-
2026ko ekainaren 5a
-
2026ko maiatzaren 22a




