Legatza plantxan barazki eta baratxuri freskoekin

Legatza plantxan
Iker Markinez.
2023ko azaroaren 24a
05:00
Entzun

Legatza oinarritzat hartuta prestatu du Iker Markinez sukaldariak aste honetako errezeta.

OSAGAIAK LAU LAGUNENTZAT

Legatza 800 gr. (lau pusketa)

Kuia txikia (1)

Tipula (1)

Baratxuri freskoa (2)

Gatza

Oliba olioa

Ezpeletako piper hautsa
1. urratsa

Lehenik, barazkiak prestatzen hasiko gara. Horretarako, tipula zuritu eta juliana moduan moztu. Lapiko batean gatz pitin batekin eta oliba olioarekin erregosten jarriko dugu. Bitartean, kuia txikia lehenik xaflatan eta ondoren tiratan moztu. Eta tipulak hamar bat minutu erregosten daramatzanean, kuia txikia gehitu. Beste 10-15 bat minutuz su ertainean erregosi.

2. urratsa

Legatza prestatzeko, xerra bakoitza bi zatitan moztu, gero errazago kozinatzeko. Lehenik, plater batean jarri eta gatz pixka bat bota, eta solomo bakoitza oliba olioarekin pixka bat busti.

3. urratsa

Zartagin bat sutan jarri, su ertainean, oliorik gabe, eta ongi-ongi berotu, plantxa baten moduan. Berotzean, legatz pusketak zartaginean jarri. Minutu batez eduki, baina, adi, arrainik ukitu gabe. Horrela, plantxaren efektua ongi egiten utziko diogu, eta legatz xaflei «zarakar» moduko bat aterako zaie. Ondoren, zatiei buelta eman, eta, orain bai, olio txorrotada bat gehitu. Beste pare bat minutuz frijitu eta erretilu batera atera.

4. urratsa

Zartagin berberean, baratxuri fresko tirak erregosi, pare bat minutuz.

5. urratsa

Azkenik, barazkiak plater baten erdian jarri, pare bat legatz zati barazkien gainean jarri, eta baratxuri freskoa legatz pusken gainean. Plateraren bueltan, ezpeletako piper hauts pixka bat zabalduko dugu, eta oliba olio gordin tanta batzuk ere bai.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.