Legatza plantxan zerba orrimamiekin

ANDONI CANELLADA /FOKU.
Iker Markinez.
2018ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
OSAGAIAK 4 LAGUNENTZAT

200 gramoko 4 legatz xerra, azalarekin.

Dozena bat zerba orrimami.

8 gari zainzuri.

3 baratxuri ale.

Oliba olio birjina.

Limoia.

Gatza.

1. Zerbei hosto berdea kendu, plater honetan orrimamiak bakarrik erabiliko baitira. Orrimamien ertzetako azaltxoa ongi kendu, eta limoi erdi batekin igurtzi zerba guztiak bi aldeetatik. Horri esker, egostean orrimamiek kolore zuria mantentzea lortuko da.

2. Urez beteriko lapiko bat sutan berotzen jarri, gatz pittin batekin. Irakiten hastean, zerbak gehitu, eta hogei bat minutuz su bizian egosi. Jarraian, ur hotzetan pasatu, hoztu daitezen, eta gorde. Lapiko berean, gari zainzuriak irakin, hamar bat minutuz, lodieraren arabera. Horiek ere ur hotzetan freskatu, eta gorde.

3. Zartagin bat edo plantxa berotzen jarri, eta, oso bero dagoenean, legatz solomoak jarri, azala gorantz dutela. Oliba olioa eta gatz pittin bat bota. Legatz solomoak lau bat minutuz eduki ondoren, buelta eman, eta beste hiru bat minutuz eduki.

4. Bitartean, beste zartagin bat jarri berotzen, olio txorrotada batekin. Lau baratxuriak xerra finetan moztu, eta zartaginera gehitu. Baratxuri zatiak gorritzen hasten direnean, zerbak eta zainzuriak denak batera zartaginera gehitu, eta pare bat minutuz bertan erregosi. Limoi zati baten zukua gehitu, plantxan eginiko legatza zartagin horretan jarri, eta sua kendu.

5. Tapa batekin estali zartagina, eta pare bat minutuz lasai utzi, atsedena har dezan. Atsedenaldi horretan legatzak bere zukua askatuko du, eta zaporea emango die barazkiei.

6. Mahaira zerbitzatzeko, legatz xerra bat jarri plater bakoitzean, barazkien gainean, eta jateko prest egongo da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.