osagaiak
4 LAGUNENTZAT
Kilo erdi leka.
250 g txanpinoi.
20 otarrainxka.
4 baratxuri ale.
Kaiena piperra.
Gatza.
Oliba olioa.
1
Lapiko bat urez bete, eta gatz pitin batekin irakiten ipini.
2
Bitartean, lekak juliana moduan moztu. Ur irakinetan sartu, eta 10-15 minutuz egosi. Jarraian, ur hotzetatik pasatu, egoste prozesua mozteko.
3
Bitartean, txanpiak garbitu, eta laurdenetan moztu. Horiek zartagin batean erregosi, oliba olio zorrotada baten laguntzaz, lau bat minutuz, eta gorde. Gatz pixka bat ere gehitu.
4
Ondoren, otarrainxkak zuritu, eta azal eta buruekin saldatxo bat egin. Horretarako, lapiko batean urarekin batera hamar bat minutuz egosi eta irakin. Gorde.
5
Orain, zartagin zabal batean, oliba olio zorrotada bat jarri, eta lau baratxuri aleak xerra finetan moztuak gorritzen jarri, kaiena piper puska batekin batera. Gorritzear daudenean, txanpinoi eta lekak gehitu. Guztia su bizian jarri.
6
Ondoren, otarrainxkak gehitu, eta minutu pare batez guztia ongi erregosi.
7
Orain, gorderik dugun otarrainxka saldaren kazokada bat gehitu, eta sua itzali. Salda horrek zartagineko zapore guztiak bateratzen eta gozatzen lagunduko du.
8
Azkenik, platerera ateratzeko garaian, molde baten laguntzaz, leka eta txanpiak plateraren erdian jarri, eta gainetik otarrainxka isatsak banatu. Guztia saldarekin busti, eta jateko prest dago.