Odolki albondigak eta azalorea

ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2011ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
OSAGAIAK

4 pertsonarentzako osagaiak:

Arroz odolki bat

Azalore eder bat

Bi baratxuri ale

Oliba olio birjina

Gatza

Lehenik, azalorea garbituko dugu eta labana baten laguntzaz pusketa txikiak aterako ditugu.

Gero, kazola bat urez bete, gatzatu eta irakiten jarriko dugu. Irakiten hastean azalorea bota, eta 15-20 bat minutuz irakiten eduki, eta uretatik atera eta gorde.

Ondoren, eskulana dator: odolkiari hestea kenduko diogu, eta zentimetro bateko xerratan moztuko dugu odolki guztia. Gero, xerra bakoitza hartu, eta kanikatxo batzuk egingo ditugu orea izango balitz bezala. Lantxo honetan, etxeko txikienek ere lagun dezakete.

Azkenik, zartagin zabal bat hartu, sutan ipini, eta oliba olio txorrotada bat bota.

Segidan, baratxuri ale xerratuak gehitu, eta, gorritzean, azalorea etaodolki kanikatxoak bota. Guztia bost bat minutuz frijitu.

Prest daukagu mahaira zerbitzatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.