1
Oraintxe onddo sasoi betean gaude, eta, errezeta ahalik eta goxoena ateratzeko, onddo berriak erabiltzen baditugu —txiki edo ertainak—, askoz ere goxoagoa aterako zaigu platera.
2
Lehenik, onddoen zurtoinak zuritu, eta ondoren onddoak uretatik pasa, txapelak ongi garbitzeko. Ez beldurtu uretan bustitzean; izan ere, hezetasun falta izaten dute maiz, eta ongi etorriko zaie.
3
Ondoren, xaflatan moztu eta gutxinaka zartagin batean frijitu. Hiru bat txandatan. Frijitu ahala, erretilu batean gordetzen joan.
4
Gero, zartagin berberean olio pixka bat gehixeago ipini, eta bertara tipulin eta baratxuri ale xehatuak gehitu. Gatz pittin bat gehixeago bota, eta 15-20 minutuz su motelean erregosi.
5
Horren ondoren, aurretik frijitutako onddoak zartaginera gehitu, eta ongi nahastu. Mantendu bost bat minutuz, dena ongi berotu dadin.
6
Aldi berean gatz pittin bat gehitu, eta gustukoa baduzue, piper hautsa ere bai, bizitasun berezia emango baitio.
7
Ondoren, lau arrautzak gorringo eta txuringoetatik banatu.
8
Zerbitzatzeko, plateraren inguruan jarriko ditugu onddoak, eta argazkian ikusten den moduan arrautzaren gorringo gordina erdian jarri.
9
Jateko garaian, gomendagarria da labanarekin arrautzaren gorringoa puskatzea eta, ondoren, onddoekin nahastuta jatea.