Patata berria txirlekin eta garaiko ilarrekin

JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2011ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
OSAGAIAK

4 pertsonarentzako osagaiak:

Kilo eta erdi patata berri

Kilo erdi ilar

Bi tipulin berri

Bi baratxuri ale

400 gr txirla

Perrexila

Gatza

Oliba olio birjina

• Ilarrak aletu, eta garbituta gorde erretilu batean. Ahalegindu ilar ale txikiak lortzen, finagoak gelditzen baitira.

• Patatak zuritu, garbitu eta laban baten laguntzaz koskatu, zati oso txikiak egin gabe. Horiek ere gorde.

• Bi tipulinak zuritu, eta zati txikitan moztu. Lapiko handi batean, oliba olio txorrotada batekin batera tipulin zatiak gorritzen jarri.

• Hamar bat minutu pasa ondoren, bi baratxuri aleak xehetuta gehitu, eta, segidan, gorde ditugun patatak bota.

• Ongi nahastu ondoren, ura gehitu patatak estali arte. Gatza bota, eta irakiten utzi ordu laurden batez.

• Ondoren, ilarrak gehitu, eta beste hogei bat minutuz egosten eduki.

• Denbora hori pasatzean, txirlak gehitu lapikora, aurrez ondo garbituta. Kontuan eduki kalitateko txirlak behar ditugula. Txirlak, beraz, azken momentuan gehituko ditugu; izan ere, bi minutuan irekiko dira.

• Bukatzeko eta mahaira atera aurretik, perrexil xehetua gehitu. • Oso ongi gelditzen da, sua itzaltzean oliba olio gordin txorrotada bat botata, zapore ederra ematen baitio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.