Prantxikaren bizkotxoa

GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2015eko irailaren 5a
00:00
Entzun
4 LAGUNENTZAT

Flanerako:

5 arrautza oso.

Litro erdi esne.

125 g azukre.

125 g azukre, gozokirako.

Banilla makilatxoa.

Bizkotxorako:

3 arrautza.

3 koilarakada azukre.

3 koilarakada irin.

1

Lehenik, flanarekin hasiko gara. Esnea eta azukrea lapiko batean irakiten jarri, banilla makilatxoarekin.

2

Irakiten hastean, itzali eta sutik erretiratu. Gozokirako azukrea zartagin batean ipini, eta sutan berotu gozokia lortu arte. Flanaren moldean jarri, eta hozten utzi.

3

Ontzi batean, arrautzak ongi irabiatu, eta esne beroa gehitu. Ongi nahastu, eta flanaren moldera gehitu.

4

Labea 160 gradutan berotzen jarri, eta flanaren ontzia labean sartuko dugu 25 bat minutuz.

5

Atera baino bost minutu lehenago, bizkotxoa prestatzen hasiko gara. Horretarako, arrautza gorringo eta zuringoak bi ontzitan banatu. Azukrearen erdia (1,5 koilarakada) gorringoak ditugun ontzira bota, eta ongi nahastu.

6

Ondoren, zuringoak irabiatzen hasi. Ongi harrotuak daudenean, gainontzeko azukrea (1,5) gehitu.

7

Zuringoak gorringoekin nahastu, eta, ondoren, irina gehitu eta nahastu.

8

Labean dugun flana atera—erdi egina egongo da oraindik—. Bizkotxo masa gehitu gainean, eta berriz ere labean sartu, beste bost bat minutuz.

8

Ondoren, labetik atera, eta, flana hoztu denean, moldetik atera. Horrela, bizkotxoak gainean duen karamelua xurgatuko du, eta tarta freskagarri bezain goxoa geratuko zaigu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.