OSAGAIAK 4 LAGUNENTZAT
Hamabi orburu.
100 gramo urdaiazpiko.
50 gramo kinoa.
Oliba olioa.
Gatza.
Baratxuria.
Irina.
1. Lehenik eta behin, orburu freskoak prestatuko ditugu, oraintxe hasi baita orburuen sasoia. Lapiko handi batean, ura erdiraino bete, bi koilarakada irin gehitu, eta ondo nahastu dena. Gatz pitin bat bota, eta sutan jarri lapikoa, irakin arte. Bitartean, orburuak zuritu; txortena moztu gabe zuritu denak. Orburuaren punta moztu, pare bat zentimetro zabal, gutxi gorabehera. Ondoren, ur irakinetan sartu eta bertan irakin, hogei bat minutuz. Dena gorde, lapikoan bertan.
2. Kinoa egosteko, lapiko txiki batean kinoa jarri, oliba-olio txorrotada txiki batekin, eta pare bat minutuz erregosi. Ondoren, ura gehitu lapikora —kinoa kantitatea halako bi—, gatz pitin bat bota, eta su ez oso bizian egosi hamabost minutuz. Azkenik, tapa bat jarri lapikoari, eta sua itzali.
3. Zartagin zabal bat hartu, eta baratxuri aleak puska txikietan jarri. Urdaiazpikoa ere puska txikietan gehitu. Oliba txorrotada bat bota, eta sutan jarri, baratxuria eta urdaiazpikoa dantzan hasi arte. Ondoren, aurrez egositako orburuak botako ditugu bertara, erditik moztuta. Orburuak egosteko erabilitako salda burruntzali bat gehitu, eta hiruzpalau minutuz egosi.
4. Platereratzeko garaia, azkenik. Orburuak txukun-txukun jarri platerean, zartagineko saltsarekin gainetik busti, eta, azkenik, kinoa malutak zabaldu.
Zer prestatu nahi duzu?
Iker Markinezen errezetak
Tuterako orburuak, urdaiazpiko eta kinoarekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu
Errezeta gehiago
- 2024ko irailaren 27a
- 2024ko irailaren 13a
- 2024ko ekainaren 21a
- 2024ko ekainaren 7a
- 2024ko maiatzaren 24a