Txokolate-krema tarta

Iker Markinez.
2010eko irailaren 25a
00:00
Entzun
OSAGAIAK

4 pertsonarentzako osagaiak:

Tartarako basea

Arrautzak dozena erdia (gorringoak)

Banilla makiltxoa

Azukrea 200 g

Irina 50 g

Esnea litro erdia

Esnegaina 200 cl

Txokolatea (geruzarako)250 g

Txokolate-krema tarta

Maria bainutan ontzi bat jarri txokolate eta esnegainarekin batera. Su erdian berotzen eduki txokolatea urtu arte. Ondo nahastu.

Bitartean, pastel krema prestatuko dugu. Horretarako, lapiko batean esnea berotzen jarri banilla makilatxoarekin batera, eta, bitartean, arrautzen gorringoak ontzi batean jarri.

Azukrea gorringoen ontzira nahastu, eta bost minutuz etengabe irabiatu. Ondoren, irina gehitu, eta kontu handiz nahastu. Horri guztiari berotutako esnearen erdia bota eta ondo nahastu.

Lapikoan gelditu zaigun esnea irakin arte berotu, eta banilla makiltxoa kendu ondoren, ontzian nahastu duguna lapikora irauli. Bost minutuz irakiten eduki etengabe nahastuz, eta gero, hozten utzi.

Orain, maria bainutan urtu dugun txokolatea pastel kremari nahastuko diogu, eta txokolatezko krema lortu.

Labea berotzen jarri 180 graduan. Tartarako dugun basearen gainean txokolatezko krema zabalduko dugu, eta labe beroan sartu hogei bat minutuz (beroa goitik eta behetik; haize bidezkoa bada, hobeto).

Azkenik, labetik atera, eta epeltzen utziko dugu mahaira zerbitzatu aurretik. Saltsaren batekin lagundu nahi izanez gero, arrautzesne arin bat erabil dezakegu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.