Lan Harremanen Kontseiluak (LHK) aldibereko itzulpen zerbitzua jarri du aurrenekoz lan hitzarmen bateko bilera batean, eta, horrela, sindikatuetako eta patronaletako ordezkariek berek aukeraturiko hizkuntzan negoziatu ahal izan dute. Azken asteetan, ELA sindikatuak berak eraman izan du itzultzailea bileretara, baina LHKri esana zion hari zegokiola ardura hori bere gain hartzea.
Erlazionatuta
Bizkaiko gasolindegietako lan hitzarmena negoziatzeko bilera batean izan da. Elena Malaga LHKko presidenteak uztailean esan zuen haiek ez zutela itzulpen zerbitzurik eskaintzen, baina ulertzera eman zuen baliabideak jarriz gero ez legokeela arazorik. Gaur arte, baina, pauso hori eman gabea zen.
Aurrekaria ezarrita, ELAk eskatu dio LHKri ez dadila egun bateko kontua izan, eta aurrerantzean bilera guztietan jar dezala itzultzailea.