Jaizkibel Konpainia

"Jaizkibel Konpainia" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Berria TB - Foku

2022ko irailak 8

Hondarribiko Alardea

Irudiak: BERRIA TB eta Foku

Alarderik egin gabe bi urte igaro eta gero, 2022ko irailaren 8an, Jaizkibel konpainiak 25 urte bete dituenean, ospatu da alarde eguna Hondarribian.

Jaizkibel alardean txertatzeko jaio zen, bertan parte hartu nahi zutela adierazteko. 25 urte hauetan babes sozial handia lortu arren, ez dute alardearen parte izatea lortu.

Ohi bezela defilatu dute, desfile baztertzailearen aurretik. Oso babestuta ibili da konpainia mistoa: 2019an bezala, plastiko beltzik eta Jaizkibelen aurkako kartelik ez da izan Kale Nagusian; jende gutxiago ikusi da espaloietan andreei bizkarra ematen, eta ozen entzun dira «Gora Jaizkibel» aldarriak.

Arantxa Iraola

2022ko irailak 7

<b>Entsegu jendetsuak.</b> Jaizkibelen azken entsegua, astelehenen arratsaldean.
Jaizkibel konpainia urteroko eran aterako da bihar, desfile baztertzailearen aurretik. Konponbiderik ez da bideratu izurriaren urteetan, baina aldaketa gogoa agerikoa da

Jone Arruabarrena

2021eko martxoak 4

<em>Aurerra egin badugu</em> dokumentalaren fotograma bat.

Hondarribiko Jaizkibel konpainiak dokumental bat aurkeztuko du bihar. Alardea ez ezik, beste hainbat gai ere izan dituzte hizpide elkarrizketa formatuan ondu duten ikus-entzunezkoan.

Maite Asensio Lozano

2018ko abenduak 8

Kale Nagusian, plastiko beltz, irain eta txistu artean desfilatu zuen Jaizkibel konpainiak irailaren 8an.
Hiru hilabete bete dira gaur Hondarribiko alarde egunetik. Irailaren 8an Jaizkibel konpainia parekideak jasandako erasoak zeresan handia eman zuen, eta ozendu egin ziren konponbide prozesu bat abiatzeko eskaerak. Baina urrats gutxi egin dira ordutik. «Orain da momentua», nabarmendu dute Jaizkibeleko kideek.

Gehiago ikusi

Publizitatea