Behin-behineko atxiloaldia ezarri diote labana batekin bikotekidea hiltzen saiatu zen Berrizko (Bizkaia) gizonari. Durangoko Instantzia Auzitegiko 4. arloko Instrukzio Epaitegiak hartu du erabakia, eta horrexek jakinarazi du «hilketa saiakera» delitua egotzi diotela.Â
Ertzaintzak astelehen goizean atxilotu zuen 48 urteko gizona. Hainbat labankada eman zizkion bikotekideari, eta larri zauritu zuen; 38 urteko emakumea larri eraman zuten Gurutzetako ospitalera, helikopteroz. Emakumearen lau seme-alabak etxean ziren erasoa gertatu zenean, eta biktimaren 15 urteko alaba ere zauritu zuen gizonak, arin.Â
Hain justu, seme-alabek eta bizilagun batek egin zioten aurre gizonari, eta hala lortu zuten erasoa gelditzea. Ertzaintzak kalean atxilotu zuen gizona, erasoa egin eta gutxira.Â
Hiru emakume hilik
Aurtengo lehen hiru hilabeteetan hiru emakume hil ditu jada indarkeria matxistak: otsailean Tatiana Rodriguez hil zuen haren bikotekideak, Sarrigurenen (Nafarroa); martxoaren 21ean, berriz, Irungo (Gipuzkoa) emakume bat hil zuen bikotekideak Espainian, Zaragozan; eta joan den astean, emakume bat hil zuten Basaurin (Bizkaia).Â