Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren boz sindikalak, orain arteko emaitzak iraulita

ERNE sindikatuak irabazi izan ditu azken hogei urtean; hirugarren geratu da orain. Esan sindikatua izan da bigarren.

Ertzainak Borrokan-ek deitutako protesta bat lan hitzarmenaren kontra, Gasteizen, Eusko Legebiltzarrean. L. RICO / EFE
Ertzainak Borrokan-ek deitutako protesta bat lan hitzarmenaren kontra, Gasteizen, Eusko Legebiltzarrean. L. RICO / EFE
gurutze izagirre intxauspe
2026ko martxoaren 26a
21:55
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ertzainak Borrokan plataforma sortuz geroztiko lehen hauteskunde sindikalak egin dituzte Ertzaintzan, eta Euspel sindikatua nagusitu da, Eusko Jaurlaritzarekin lan hitzarmena sinatu ez zuen sindikatu nagusia. Hitzarmen horren kontra zeuden ertzainen haserrea kapitalizatu du horrenbestez Euspelek.

ERNE sindikatuak irabazi izan ditu azken bi hamarkadetan hauteskunde sindikalak Ertzaintzan, baina hirugarren lekura amildu da azken bozetan. Esanek hartu du indarra, eta bigarren geratu da. 7.000 polizia inguruk izan dute botoa emateko eskubidea.

Euspelek emandako datuen arabera, 1.732 boto lortu ditu; Esanek, 1.665; ERNEk, 1.280; Sipek, 354; ELAk, 214; eta Ekosek, 160. 

ELAk lau ordezkari sindikal zituen lehen, eta batekin geratuko da. Ohar bidez azaldu duenez, klase sindikatu bakarra izaten segituko du Ertzaintzan, eta abertzalea den bakarra ere bai. Polizien lan baldintzak hobetzeko lanean segitzeaz gain, ideia hau indartu nahi du ELAk: «Ertzainak herritarren zerbitzu publikorako langileak dira», eta «herritarren gertuko» polizia eredu baten aldeko lanean segituko duela gehitu du.

Pandemiaren ostean gaiztotu zen giroa Ertzaintzan, eta 2023an sortu zen Ertzainak Borrokan plataforma, sindikatuez besteko taldea. ERNE, Esan eta SIPEren negoziatzeko modua salatu zuen, eta ertzain batzuen artean zegoen ezinegon hori Euspelek bildu du. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailarekin konfrontazioan jarduteko joera izan du. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA