Korrika

Rapa Nui uharteko Moaien artetik ere igaro da Korrika

2019ko apirilaren 12a
18:25
Entzun 00:00:00 00:00:00

Komite Internazionalistak erakundeak bideo bat bidali du Rapa Nui uhartetik (Txile). Bertako moai eskultura erraldoi ezagunen artera heldu da Korrikaren lekukoa eta euskararen alde klika egiteko aldarria. Korrikaren abestiarekin lagunduta, bideo ederra osatu dute.

Munduko beste hainbat txokotara ere hedatu da aurten Korrika. Esaterako, Txinako Harresira, Shangaira, Madrilera, Bartzelonara, Valentziara, Boisera (AEB), Kaliforniara (AEB) eta Mexikora.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA