Albisteak

Kastroak: kultura bat, bertsio asko

Kastroak: kultura bat, bertsio asko

Kastroen kultura bazter orotara zabaldu zen, leku bakoitzera egokituz; Atlantikoko isurialde guztian ere bai, nahiz eta garai batean uste izan hegoaldeko kontua zela. Nola sortu ziren Erromaren garaiaren aurreko talde eta herri horiek guztiak? Historiaurrean atzera joan behar da hori pixka bat ulertzeko.

Burdin Aroa: aro bat itzalean

Burdin Aroa: aro bat itzalean

Kastroen kulturak zazpi mende iraun zuen, Burdin Aro osoa, eta garai haren produktu bat izan zen Irulegiko Eskua. Baina nortzuk ziren brontzezko esku hori etxeko atari batean zintzilikatu zuten baskoi horiek? Nola bizi ziren, zer erlazio zituzten inguruko herriekin eta nola moldatu ziren erromatarrekin?

Kai Nakaik milioi batetik gora ikustaldi lortu ditu Shakiraren kantuaren euskarazko bertsio bat eginda

Kai Nakaik milioi batetik gora ikustaldi lortu ditu Shakiraren kantuaren euskarazko bertsio bat eginda

Abeslari gasteiztarrak ez du kantaren bertsio osoa egin, baizik eta Tiktok sare sozialerako lagin bat. «Nire helburua ez da abesti osoak egitea, baizik eta erakustea zelan entzuten den holako abesti famatu bat euskaraz», azaldu du.

Maskaradak Mauleko gazteen eskutik

Maskaradak Mauleko gazteen eskutik

Mauleko gazteek emanen dituzte aurtengo maskaradak. Apirilaren 22ra arte ariko dira, asteburuero, Zuberoako hainbat herritan. Taldean belaunaldi desberdinak dira, eta 2007ko maskaradan baino euskaldun gehiago.

Algoritmoen 'kazetaritza'

Algoritmoen 'kazetaritza'

2023an adimen artifiziala komunikabideetan txertatuko dela esan diote adituek Harvard Unibertsitatearen Nieman Lab kazetaritza laborategiari. Zenbaitek ChatGPT erabiliz eman dute erantzuna, eta agerian utzi dute GPT-3 adimen artifizialeko tresnaren balioa.

2022ko mugarriak zientzian

2022ko mugarriak zientzian

Martera bidean lehenbiziko pausoak eman ziren, AEBek iragarri zuten energia errentagarria egitea lortu zuela, aurrerapenak egin ziren organo txertaketan eta txertoen teknologia berrietan, eta giza historia hobeki ezagutzeko aurkikuntza handiak ere izan ziren.

Zein dira 2022ko hitzak BERRIArentzat?

Zein dira 2022ko hitzak BERRIArentzat?

'Zorioneko' eta 'Ukraina' dira 2022ko hitzak, BERRIAko euskara taldearen iritziz. Lehena azaroko hilabeteari dagokio, eta azkena, berriz, otsailari. Hilabete bakoitzarentzat aukeratu dute hitz bat.

Neguak gerrari eragingo dio

Neguak gerrari eragingo dio

Elurrak, hotzak eta eguzki orduen urriak baldintzatuko dituzte guda zelaiko mugimenduak eta horien ondorioz sortutako abaguneei eman beharreko erantzunak. Energia gabeziak sor ditzake egoera zailenak.

Lurraren %30 babestuta 2030. urterako

Lurraren %30 babestuta 2030. urterako

COP15 biltzarrean parte hartu duten ia berrehun herrialdeek akordio hori lortu dute. Hain zuzen ere, 3.000 zientzialariren ikerketa batek ohartarazi duenez, izaki bizidunen espezieen %10 galduta egongo dira mende amaierarako, neurririk hartu ezean.