Albisteak

Euskaldunak ziren 1855. urtean Buenos Airesko atzerritar komunitate nagusia
Michael Goebel Berlingo Unibertsitate Askeko ikerlariak mapa batzuk osatu ditu, eta azaldu nongoak ziren Buenos Airesko migratzaileak. Euskal Herria zen jatorri nagusia, Galiziarekin eta Liguriarekin (Italia) batera.

Energia, dirua, teknologia... besteen esku
Ukrainako gerrak agerian utzi du nolako ahulezia dakarren energiaren eta lehengaien esparruetan besteren mendeko izateak. Bada, beste arlo batzuetan ere antzekoa da egoera, nahiz eta badauden tokian tokiko burujabetza sustatzeko egitasmoak ere.

Ipar Euskal Herrian kendu diete gizon homosexualei odola emateko berariazko muga
Frantziako Gobernuak Bioetika Legea onartu zuen iaz, eta, horren bidez, abstinentzia epea osorik kentzea deliberatu dute. LGBT komunitatearentzat lorpen handia da gizon homosexualek odola eman ahal izatea sexu orientazioa aintzat hartu gabe.

Ernest Shackletonen 'Endurance' ontzia aurkitu dute Antartikan
Hiru kilometroko sakoneran topatu dute, onik eta osorik, Weddell itsasoan. 'Endurance' 1915ean hondoratu zen, Shackleton eta haren espediziokideak Antartika oinez gurutzatzera joan zirenean.

Pi zenbakia, nortasun handiko zenbakia
Martxoaren 14a da Pi-ren Nazioarteko Eguna. Pi zenbakia. Laburtuta eta biribilduta, 3,1416.
Jakin-min eta lilura handia eragin du, eta maiz izan da ikergai. Ezinbestekoa da. Gaur egun ia edozein arlotan eta lekutan erabiltzen da kalkuluak egiteko. Hainbat bitxikeria ere sortu dira haren inguruan.

Hil egin da zerri transgeniko baten bihotza jaso zuen gizona
Bi hilabetez iraun du bizirik, baina duela egun batzuk okerrera egiten hasi zen haren osasuna. Ebakuntza honekin, lehen aldiz, arrakastaz lortu zuten gizaki bati genetikoki eraldaturiko txerri baten bihotza txertatzea.

XXI. mendeko sorginkeria
Kongoko Errepublika Demokratikoko Hego Kivu eskualdeko 28 emakume hil zituzten iaz sorgin izateaz akusatuta. BERRIAko kazetari Maddi Ane Txoperena Iribarrenek han bertan jaso ditu hainbat testigantza.

«Askatasun osoz bizi nahi dugu»
Ukrainako herritarrek herrialdea euren intereserako erabiltzea leporatu diete Ekialdeko eta Mendebaldeko blokeei. Eta dei egin dute: «Askatasun osoz bizi nahi dugu, inoren esku hartzerik eta inolako jazarpenik gabe» [adierazpen hauek Errusiak eginiko operazio militarren aurrekoak dira].

Urtebete Marten
NASAren 'Perseverance' rover ibilgailuak urtea bete du Marten. EHU misioan parte hartzen ari da: Marteko harriak, geruzak eta hautsa ikertzen ditu, haren osagai kimikoak zein diren jakiteko. Harri bolkanikoak aurkitu dituzte oraingoz. Marten bizitza arrastoak aurkitzea da misioaren helburu nagusia.