Iritziak

Virginia Woolf

Virginia Woolf

Idazle ezagunaren jaiotzaren urteurrenean, hari buruz idatzi du iritzi zutabea Onintza Enbeita bertsolariak. Bere buruaz beste egin zuenekoa ekarri du akordura, besteak beste, buruko osasunari buruzko tabuaz aritzeko. Baina, batik bat, idazleak aldarrikatzen zuen norberaren espazioaren garrantzia azpimarratu du.   
Haizea entzuten jakin

Haizea entzuten jakin

New Yorkeko gazteen artean modan jarri den jokaera bati buruz ari da podcast honetan Kirmen Uribe idazlea, sakelako adimendunik ez edukitzeko modari buruz. Pantailen menpekotasunari izkin egiteko beharra sentitzen omen dute gazteek, eta harreman errealagoak edukitzeko nahia.

Euskarazko izenak

Euskarazko izenak

Gasteizko epaile batek ez die utzi haur jaio berri baten gurasoei harentzat hautatua zuten izena jartzen: Hazia. Horren harira idatzi du iritzi artikulua Goizalde Landabaso kazetariak, eta euskarazko izenez egin du gogoeta, bere izena dela-eta bere gurasoek izan zituzten gora beherekin hasita.

Zenbat kanpaina beharko dira?

Zenbat kanpaina beharko dira?

Basurtuko ospitalean haur jaioberri bat bahitua izan da, eta Arantxa Iraola kazetariak horren analisia egin du. Haren esanetan, halako portaerak ezingo dira inoiz guztiz saihestu, «baina osasun sistema publiko ahul batekin arriskua handiagoa izango da beti». Gertaera horren harira gizartean zabaldu diren mezuei buruz ere egin du gogoeta.

Kontatzea zilegi

Kontatzea zilegi

Annie Ernaux idazle frantziarrak irabazi du aurtengo Literaturako Nobel saria. Idazlearen bost obra daude euskaraz irakurgai: 'Begira zenbat argi, maitea' (Igela), 'Emakume bat' (Txalaparta), 'Gertakizuna' (Igela), 'Lekua' (Igela) eta 'Pasio hutsa' (Igela). Eragin handiko idazlea da euskal letretan; euskal autore batek baino gehiagok aitortua du harekiko mira. Tartean da iritzi artikulu honen egilea, Kattalin Miner.

Ikasturte arrakastatsu baten bila

Ikasturte arrakastatsu baten bila

Iñigo Martinez Peña irakasleak iritzi artikulu bat idatzi du elkarrekin hitz egitearen garrantziari buruz. Dela ikasgelan, dela etxean, dela lagun artean aurrez aurre egotearen balioa nabarmendu du. Uste du, ordea, pantailarik gabeko espazioak edukitzea komeni dela horretarako.

Hizkuntzen sustapena

Hizkuntzen sustapena

Irlandan gaelikoaren erabilera sustatzeko pentsatu duten proposamen baten inguruan idatzi du iritzi artikulua Goizalde Landabaso kazetariak. Zehazki, gaelikoz hitz egiten dutenak soilik bilduko lituzkeen auzo bat sortzeko proposamenari buruz. Hainbat zalantza sortu dizkio egitasmoak.

Abortua eta trauma, ebidentzien argira

Abortua eta trauma, ebidentzien argira

Elhuyar elkarteko kide Ana Galarragak abortuari buruzko uste zabaldu baten inguruko artikulua idatzi du: abortatzea esperientzia traumatikoa dela emakumeentzat. AEBetan eginiko ikerketa batek erakutsi duenez, ordea, abortatzeko aukera eduki ez duten emakumeek izan dute egoera are traumatikoagoa. 

Beroaldiei aurre egiten hasi

Beroaldiei aurre egiten hasi

Oraindik udaberria zela Euskal Herrian izaniko bero boladei buruz idatzi du analisia Iñaki Petxarroman kazetariak. Klima aldaketaren ondorioz Nafarroan izaniko sute larrien gisakoak gehiagotan gertatzeko arriskua dagoela eta, agintariei neurriak hartzen hasteko eskatzen die.