Iritziak

Sendabelarra

Sendabelarra

Laura Penagos Rodriguez antzezlea hizkuntzen balioaz ari da iritzi zutabe honetan. Hizkuntza baten barruan unibertso oso bat gordetzen dela dio, eta, hori, munduko biztanle guztiona dela.

Traktoreak

Traktoreak

Europako hainbat tokitan bezala, traktoreak errepideetara atera dituzte nekazariek Euskal Herrian. Protesta egiteko arrazoi asko dituztela uste du Andoni Egaña bertsolariak.

Pasilloak

Pasilloak

Ikastetxe arrunt baten korridoreetan jazo denaren kronika egin du Tere Maldonado filosofia irakasleak, zera aldarrikatzeko: hezkuntza-kalitatea eta elkarbizitza hobetzeko neurriak hartu behar direla. Besteak beste, irakasleei alferrikako lan-kargak kentzeko eskaera egin du.

Euskaldunen pribilegioak

Euskaldunen pribilegioak

Sare sozialetan bolo-bolo ibili den adierazpen batzuk hartu ditu hizpide BERRIAko kazetari Mikel P. Ansak. Zehazki, Orkoiengo alkateak (Nafarroa) esanikoak: euskaldunak «pribilegiatuak» direla. Arrazoi horrekin argudiatu zuen euskararen erabileran murrizketak egitea udalean.

Klase magistrala

Klase magistrala

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasle Unai Artabe Oleak uste du irakasleek alboratu egin dituztela klase magistralak, eta salatu du «irakaskuntza mekanizistarekin» nahasten dela irakasteko modu hori.

Haren irudiko, «hezkuntza modernoak» ezin du gaitzetsi klase magistrala, behar-beharrezkoa baita: «Izan ere, ikasleak ezin ditu ezagutzak hutsetik eraiki».

Likidotasuna gelditu

Likidotasuna gelditu

Egunero ikusten ditugun irudi bortitzei buruz ari da bere iritzi artikuluan BERRIAko zutabegile Goizalde Landabaso kazetaria. Oso irudi gogorrak ikustera ohitu garela uste du, eta horrek zaildu egin dezakeela gertaeren larritasunaz ohartzea.

'Caye borroka'

'Caye borroka'

BERRIAko zutabegile Angel Errok azken egunotan Madrilen izan diren istiluen harira idatzi du iritzi artikulua. Kezka agertu du gertaera horiei iseka egiten ari gatzaizkiolako, eta ohartarazi du ez ote diren lehen begiratuan diruditen baino are eta garrantzitsuagoak.

Argazkiek ezkutatzen dutena

Argazkiek ezkutatzen dutena

BERRIAko Ekonomia saileko kazetari Aitor Biainek analisia idatzi du influencer-ak protagonista dituen albiste bati buruz.

Izan ere, Espainiako Kontsumo Ministerioak sare sozialetako influencer-ak ikertuko ditu, publizitate legea betetzen duten aztertzeko. Europako Batasuneko publizitate legearen arabera, hartu-eman ekonomikorik izan duten jakinarazi behar dute.

Nerabeak eta pornografia

Nerabeak eta pornografia

BERRIAko telebista kritikari Lide Hernandok 'Porno Belaunaldia' dokumentala hartu du hizpide bere iritzi artikuluan. Filmean ageri diren nerabeen testigantzen balioa goraipatu du, gaiaz zeinen argi eta lasai mintzo diren nabarmenduz.

Dokumentalari esker, pornografiak eragiten dituen hainbat ondorio negatiboez jabetu da Hernando, eta, beraz, halako lanak egitea garrantzitsua dela uste du.