Iritziak

Kontatzea zilegi
Annie Ernaux idazle frantziarrak irabazi du 2022ko Literaturako Nobel saria. Eragin handiko idazlea da euskal letretan; euskal autore batek baino gehiagok aitortua du harekiko mira. Tartean da iritzi artikulu honen egilea, Kattalin Miner.

Hizkuntzen sustapena
Irlandan gaelikoaren erabilera sustatzeko pentsatu duten proposamen baten inguruan idatzi du iritzi artikulua Goizalde Landabaso kazetariak. Zehazki, gaelikoz hitz egiten dutenak soilik bilduko lituzkeen auzo bat sortzeko proposamenari buruz. Hainbat zalantza sortu dizkio egitasmoak.

Abortua eta trauma, ebidentzien argira
Elhuyar elkarteko kide Ana Galarragak abortuari buruzko uste zabaldu baten inguruko artikulua idatzi du: abortatzea esperientzia traumatikoa dela emakumeentzat. AEBetan eginiko ikerketa batek erakutsi duenez, ordea, abortatzeko aukera eduki ez duten emakumeek izan dute egoera are traumatikoagoa.

Beroaldiei aurre egiten hasi
Oraindik udaberria zela Euskal Herrian izaniko bero boladei buruz idatzi du analisia Iñaki Petxarroman kazetariak. Klima aldaketaren ondorioz Nafarroan izaniko sute larrien gisakoak gehiagotan gertatzeko arriskua dagoela eta, agintariei neurriak hartzen hasteko eskatzen die.

Agurrak, etenak eta nerabeak
Nerabeentzako euskarazko kalitatezko eskaintzarik ez dagoela eta, kezka agertu du Leire Narbaiza euskara irakasleak 'Gipuzkoako Hitza'-n argitara emandako iritzi zutabe honetan. Horren ondorioz askok euskara gaitasuna galtzen dutela dio.

Zer erakusten duen 'Catalangate auziak'
Kataluniako 'Vilaweb' hedabideko zuzendariak iritzi artikulu honetan dio agerian gelditu dela Espainiaren jokaera antidemokratikoa nazioartean. Izan ere, politikari kataluniarrei eginiko espioitza «masiboak» hautsak harrotu ditu Europako Batasunean.

Ukraina eta desinformazioa
Ukrainatik itzuli ostean, Hibai Arbide Aza kazetariak kezkaz ikusten ditu han dabiltzan kazetarien kronikei buruz zenbait jendek plazaratutako zalantzak. Haren ustez, «mundu guztia gezurretan» ari dela esateak despolitizatu egiten du egoera. «Hain zuzen ere, desinformazioaren helburua horixe da: despolitizatzea».

I(ra)kasle puta horiei
Maitane Nerekan Umaran filosofia irakasleak hainbat galdera eta gogoeta egiten ditu zutabe honetan hezkuntza sistemari buruz. Gaur egun indarrean dagoen sistemaren ordez sistema hori feminista izango balitz zer gertatuko litzatekeen aurreratzen du.

Ukraina Txinarentzat: Mendebaldea proban jartzeko aukera
Olatz Urkia kazetariaren arabera, inbasioa ez dator bat Txinaren filosofiarekin; hala ere, nazioarteak Putinen jarrera kondenatu du, eta Pekinek, berriz, tonu neutralagoa hartu du. Urkiaren arabera, Ukraina «laborategia» da denentzat: «Mendebaldea urrunetik neurtu ahal izateko aukera paregabea da».