Iritziak

Gure gene neandertalak
Nerea Osinalde irakasleak BERRIAren zientziari buruzko iritzi zutabean idatzi duenez, gaur egungo gizakion genomako aldaera neandertalek uste baino gehiago eragiten diete hainbat ezaugarriri: immunitateari, erritmo zirkadianoei, hezur dentsitateari, menopausiaren adinari eta biriken ahalmenari.

Institutuetan
Martxoaren 8aren ingurumarian herriko institutuan agertu ziren pintaketa matxistak hartu dituzte hizpide iritzi artikulu honetan Ane Labaka Maiozek eta Mariñe Arbeo Astigarragak.
Horrelakoak zergatik gertatzen ote diren egin dute galdera: heziketak huts egiten duelako ote? Edota emakume gazteak dagokien espazioa betetzen hasi direlako sortu diren erreakzioak dira?

Curridigi: digitalizatu ala hil?
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako irakasleek jaso behar duten formakuntza digitala kritikatu du Iñigo Martinez Peña irakasleak artikulu honetan. Batik bat, salatu du ez dela behar bezala pentsatu eta antolatu teknologia zertarako eta nola erabili.

Umeak umeagotzen zituzten lurralde batean...
Polemikagai izan da azken asteetan Roald Dahl idazle galestarra, haren zenbait lanetatik —asko haur eta gazte literaturako liburu ezagunak— ustezko hizkera «iraingarria» ezabatzen ari direla eta. Anjel Lertxundi idazleak auzi horri buruz idatzi du iritzi zutabea, literaturaren eta haurren alde jarriz.

Y kromosomaren atzera kontua?
Nerea Osinalde irakasleak Y kromosoma hartu du hizpide zientziari buruzko BERRIAren iritzi zutabean. Besteak beste, azaltzen du zergatik den Y kromosoma X kromosoma baino txikiagoa; hau da, zergatik dituen gene gutxiago. Halaber, galera horri aurre egiteko Y kromosomak asmatu dituen mekanismoen berri ere ematen du.
-cabecera.jpg)
Virginia Woolf

Haizea entzuten jakin
New Yorkeko gazteen artean modan jarri den jokaera bati buruz ari da podcast honetan Kirmen Uribe idazlea, sakelako adimendunik ez edukitzeko modari buruz. Pantailen menpekotasunari izkin egiteko beharra sentitzen omen dute gazteek, eta harreman errealagoak edukitzeko nahia.
-cabecera.jpg)
Euskarazko izenak
Gasteizko epaile batek ez die utzi haur jaio berri baten gurasoei harentzat hautatua zuten izena jartzen: Hazia. Horren harira idatzi du iritzi artikulua Goizalde Landabaso kazetariak, eta euskarazko izenez egin du gogoeta, bere izena dela-eta bere gurasoek izan zituzten arazoekin hasita.

Zenbat kanpaina beharko dira?
Basurtuko ospitalean haur jaioberri bat bahitua izan da, eta Arantxa Iraola kazetariak horren analisia egin du. Haren esanetan, halako portaerak ezingo dira inoiz guztiz saihestu, «baina osasun sistema publiko ahul batekin arriskua handiagoa izango da beti».