Iritziak

Urtebete
Urtebetean COVID-19ak eragindako pandemiak gizartean izan duen eraginaz idatzi du Onintza Enbeita bertsolariak. Herritarrek izan dituzten zenbait jokaera kritikatu ditu, eta kezka agertu du pandemian galdu diren eskubideen inguruan.

Bakardadeaz
Bakardadeari buruz ari da artikulu honetan Goizalde Landabaso kazetaria. Pandemiak behartuta, bakardadea areagotu egin da, Landabasok dioenez, baina uste du osasun larrialdiaren aurretik agertzen hasiak zirela gero eta gizarte bakartuagoan bizi garen zantzuak.

Uste okerrak eta sasi-egiak
Pandemia garaian han eta hemen zabaldu diren uste faltsuez dihardu Ana Galarraga zientzia komunikatzaileak. Egoera berri eta arrotzetan gizakiak hartu ohi dituen jarrera psikologikoen artean kokatu ditu halako uste faltsuak. Erantzun errazak bilatzea baino egokiagoa iruditzen zaio metodo zientifikoaren arabera pentsatzea.