Iritziak

Agur, Pello
Pello Zabala fraide frantziskotarra, idazlea, musikazalea, euskaltzalea eta eguraldi iragarlea hil zen otsailaren 1ean. 78 urte zituen.
Arantzazun egin zen fraide; han ikasi zuen eguraldiari begiratzen, eta handik aritu zen irrati esatari Euskadi Irratian. Zabalak naturari begiratzeko zuen modua nabarmendu du Onintza Enbeitak iritzi artikulu honetan.

Munduaren txertoa
Donostiako ospitaleko ZIUko mediku Felix Zubiak doktorea den emakumezko ikerlari bati egiten dio gorazarre iritzi artikulu honetan: Maria Elena Bottazziri. Izan ere, Bottazzik eta haren taldeak patenterik gabeko txerto bat garatu dute: Corbevax.

Animaliak
Andoni Egaña bertsolariak Igeldoko (Gipuzkoa) Arrano Etxea hartu du hizpide zutabe honetan, hainbat urtez hainbat animaliari aterpea eman dien tokia ixtera doazela eta. Animalia horiek erdarazko egungo telebistan daukaten sona dela-eta, kezka du euskaldunon artean zabaltzen ari den iruditeriari buruz.

Ez bada orain
Gazteen egoeraz idatzi du iritzi artikulu honetan Katixa Agirre idazle eta EHUko irakasleak. Pandemiak agerian utzi dituen arazoez ari da, osasun mentalari buruz, besteak beste. Uste du gaur egungo gizarte ereduan bilatu behar direla arazo horien jatorria eta arrazoiak ulertzeko gakoak.

Neskak eta mutilak elkar joka
Heziketa Fisikoko irakasle Aitor Zabala Asuak bere eskola orduetan jazo zen egoera «harrigarri» bati buruz idatzi du iritzi artikulu honetan. Sexuen arteko bereizketaz ez ezik, kirolaren alorrean gailentzen den eredua aldatu beharraz ere badihardu.

Liburu bat
Angel Erro idazleak gorazarre egiten die liburutegi publikoei iritzi artikulu honetan. Haren ustez, ekarpen handia egiten diete bai euskalgintzari eta bai norberari; izan ere, liburutegiei esker, eskuz esku dabiltza hainbat eta hainbat liburu. Onak zein txarrak.

Matxismoa
Onintza Enbeita bertsolari eta kazetaria azaroaren 25ari begira jarri da iritzi artikulu honetan: Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunari begira, hain zuzen ere. Salatzen du gizarte eredu gehienetan dagoela matxismoa.

Bidea da borroka bakarra
Filosofia irakasle eta Jakinmin haur filosofiako elkartearen lehendakari Imanol Alvarezek hainbat gogoeta idatzi ditu iritzi artikulu honetan Espainiako hezkuntza lege berriari buruz. Batik bat, filosofia ikasgaiak izango duen presentziaz ari da, eta haren balioa azpimarratu du.

Mozkorra
Pandemia egoerako neurri murriztaileen ingurumarian, hainbat liskar sortu dira kaleko gau giroan. Andoni Egaña bertsolariak iritzi artikulu honetan kritikatzen duena, ordea, liskar horiek izendatzeko modua da; euskarazko esamoldeak nola eta zertarako erabiltzen diren.