Zientzia Politikoak
'Kritpo'-ak eta eskuin muturraren itxura berriak
Eskuin muturra hitz eta forma berriak erabiltzen ari da sare sozialetan. 'Kriptobro', 'tradwife', 'incel' eta gisakoen ezaugarriak eta gertakari historikoekin dituzten loturak aztertu dituzte Paula C. Chang eta Andrea Galarretak ikertzaileek liburu batean.
«Segoviako ihesa mugarria izan zen gure historian. Harro gaude, porrota izan bazen ere»
Segoviako ihesa gertatu zenetik 50 urte bete dira. Josu Ibargutxi eta Enrique Gesalaga izan ziren kartzelatik ihes egin zuten 29 presoetatik bi. BERRIArekin hitz egin dute, eta egun haiek gogora ekarri.
Greba orokor baten kronika: aldarrikapenak, manifestazioak eta piketeak
Martxoaren 17koa azken urteetako greba orokor arrakastatsuena izan da. Milaka lagun elkartu dira hiriburuetako manifestazioetan gutxieneko soldataren igoera eskatzeko.
Demokraziaren krisia ulertzeko gakoen bila
Demokraziaren gaineko iritzi sozialak aztertu dituzte Leyre Arrietak eta Naiara Goiak, eta ondorioak liburu batean bildu. Aitortu dute ez direla garairik gozoenak demokraziaren sistemarentzat.
Herriko etxeak, bozen zain
Martxoaren 15ean eta 22an izango dira Iparraldeko herriko etxeetako bozak. Bi itzuliko sistema izanda, hurrengo bi igandeetan erabakiko dute auzapeza nor izanen den Ipar Euskal Herriko herrietan. Bideo honetan Ekhi Erremundegi BERRIAko kazetariak azaldu ditu lehiaren gako nagusiak.
Gasteizko Martxoaren 3ko sarraskia gogoan: mende erdi bat justiziaren zain
1976ko martxoaren 3an bost lagun hil eta ehunka zauritu zituzten Gasteizen. Protestan ari ziren lan baldintza hobeak eskatzeko, eta Poliziak indarkeriaz erantzun zuen.
'Mozal legea' dela eta, dirutza ordaindu behar izan dute euskal herritarrek azken hamar urtean
Hego Euskal Herriko herritarrek 32 milioi euro ordaindu behar izan dituzte legea ezarri zenetik; 130.364 espediente zabaldu dituzte. Podcast honetan legeak zer dioen eta zer ondorio dituen azaldu dute.
Groenlandiako hiriburuan kazetari lanetan
Oriol Bäbler kazetariak kronika bat bidali du Groenlandiatik. Uhartea Danimarkako parte da, baina bertakoek independentzia dute amets. Donald Trump AEBetako presidenteak uhartea bereganatzeko nahia agertu du orain.
Munduko hamar puntu bero
Urte berriarekin batera nabarmendu beharreko hainbat gertakari izan dira munduan, bata bestearen atzetik. Aditu batzuen arabera, nazioarteko 'statu quo'-a aldatzen ari da.