Euskara

Euskaraldiaren aldia

Euskaraldiaren aldia

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo dute. ‘Hitzez ekiteko garaia’ lelopean, 16 urtetik gorakoek parte hartuko dute, 'ahobizi' eta 'belarriprest' gisa. Euskararen aldeko ariketa kolektibo bat da Euskaraldia, eta herritarrek hizkuntza ohiturak aldatzea du xede, euskararen erabilera handitzeko. 

Euskarazko izenak

Euskarazko izenak

Gasteizko epaile batek ez die utzi haur jaio berri baten gurasoei harentzat hautatua zuten izena jartzen: Hazia. Horren harira idatzi du iritzi artikulua Goizalde Landabaso kazetariak, eta euskarazko izenez egin du gogoeta, bere izena dela-eta bere gurasoek izan zituzten gora beherekin hasita.

Bernart Etxepare, euskarazko lehen liburu inprimatuaren idazlea

Bernart Etxepare, euskarazko lehen liburu inprimatuaren idazlea

Euskarazko lehen liburu inprimatuaren idazle Bernart Etxepareri buruz egin du Ikusgelak euskal literaturari buruzko lehen bideoa.  'Linguae vasconum primitiae' izenburupean eman zuen argitara Etxeparek liburua, 1545ean.

Uemako herrietan, lau ikasletik hiruk gaztelaniaz ikusi dute azkenekoz telesail bat

Uemako herrietan, lau ikasletik hiruk gaztelaniaz ikusi dute azkenekoz telesail bat

9 eta 17 urte bitarteko herritarren kontsumoa ikertu dute, ia 11.600 inkesta eginda. Hauek dira ondorioetako batzuk: Lehen Hezkuntzako ikasleetan, gaztelerazko marrazki bizidunen Clan kateak ETB3k halako bi ikus-entzule ditu, eta Netflix ‘streaming’ plataforma bi aldiz gehiago kontsumitzen da gehien ikusten diren plataformetako hurrengoa baino. 

Martxan da Ikusgela, euskarazko bideo pedagogikoen ataria

Martxan da Ikusgela, euskarazko bideo pedagogikoen ataria

Euskal Wikilarien Elkarteak filosofiako, ekonomiako eta euskal literaturako bideoak egingo ditu. Astero, hiru ataletako baten inguruko ikus-entzunezko bat kaleratuko dute. Jada ikusgai jarri dituzte BEZari buruzko bideo bat [goian ikusgai] eta Platon pentsalariari buruzko beste bat.

Hizkuntzen sustapena

Hizkuntzen sustapena

Irlandan gaelikoaren erabilera sustatzeko pentsatu duten proposamen baten inguruan idatzi du iritzi artikulua Goizalde Landabaso kazetariak. Zehazki, gaelikoz hitz egiten dutenak soilik bilduko lituzkeen auzo bat sortzeko proposamenari buruz. Hainbat zalantza sortu dizkio egitasmoak.

Sare sozialen onurez eta kalteez

Sare sozialen onurez eta kalteez

Gizarte hiperkonektatua, menpekotasuna... ajeak ikusten dizkiete sare sozialei Nerea Aranburuk eta Maddi Kintanak; ordea, uste dute badutela eraldaketarako potentziala, talde proiektuak sortzekoa. Eurak dira eredu: 'Kabala' podcasta aurkezten du Kintanak, eta umorezko bideoak egiten ditu Aranburuk.

‘The Lord of the Rings’ euskarara bikoiztuko dute

‘The Lord of the Rings’ euskarara bikoiztuko dute

Estreinaldiaren egunean, euskarazko azpidatziekin ikusi ahal izan da telesaila. Amazoneko iturriek esan dute euskarazko bikoizketa egun batzuk geroago iritsiko dela. Lehen denboraldiak 388 milioi euro inguruko aurrekontua du.

'Popa', 'estatxa', 'estropua'... arraunaren hiztegia osatu du BERRIAk

'Popa', 'estatxa', 'estropua'... arraunaren hiztegia osatu du BERRIAk

Askotan erdarazko hiztegira jo izan da arraunaz hitz egiteko, baina euskarak ere hiztegi zabala dauka arlo horretan. Arraunaren inguruko hiztegiak bilakaera nabarmena izan du urteek aurrera egin ahala.