Itxaro Borda

Lau dira

2025eko uztailaren 17a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Oxfam erakundearen azken txostenaren arabera, Afrikako lau miliardun ospetsu, lauak batera, kontinente horretako jendetzaren erdia baino anitzez aberatsagoak dira. Populazio orokorraren herena muturreko pobreziaren langaren azpian bizi da. Mundu osoan bezala egia erran, desberdintasun ekonomikoak sakontzen dabiltza, baina hemen ondorioak are latzagoak daitezke, ipar hemisferio laurden okituaren laguntza konplizearekin, sistemak, ezer ez duena biluzten jarraitzen duelako. Ahantzi gabe, Afrikako hainbat botere politikok aberatsen fabore unilateraletan ederki funtzionatzen duten zerga-egiturak sustatzen dituztela… Bertan irabazi kapital horiek gero kanpora doaz, han eta hemen loratzen diren paradisu fiskalak elikatzera: zirkulu biziosoa da…

Krisi klimatikoak larriagotzen duen pobrezia, jainkoen gaztiguaren emaitza gisa irudikatzen duten hainbat diskurtso entzuten ditugu, batez ere eskuin aldetik… gobernariek ez balekite bezala sosdunen aberastasuna ez dela lanaren fruitua, gehienetan ustiapenarena edota belaunaldiz belaunaldi metatu herentzia ongi zainduarena baino.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.