Albistea entzun

ERREZETA

Sagar tarta

JON URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iker Markinez - Kuko jatetxea, Ormaiztegi

2020ko urriak 3

OSAGAIAK 4 LAGUNENTZAT
3 sagar.
Litro erdi esne.
Dozena erdi arrautza.
200 g azukre.
40 g irin.
Banilla makilatxo bat.
Hostopil xafla bat.
Azukre pixka bat tartarako.

1 . Krema prestatzeko, lehenik, lapiko batean esnea berotzen jarri, banilla makilatxoarekin batera.
2. Bitartean, arrautzen gorringoak ontzi batean jarri. Azukrea ontzira nahastu, eta bost minutuz etengabe irabiatu. Ondoren, irina gehitu, eta kontu handiz nahastu. Berotutako esnearen erdia ontzira bota, eta ondo nahastu. Lapikoan gelditu zaigun esnea irakin artean berotu, eta banilla makilatxoa kendu; ondoren, ontzian duguna lapikora irauli. Bost minutuz irakiten eduki, eta etengabe nahastu aldi berean. Garrantzitsua da tarta prestatzen hasterako krema hotza egotea; beraz, denbora batez hozkailuan sartu, edo, bestela, hurrengo egunean hasi tarta prestatzen.
3. Sagarrak zuritu, erditik moztu, eta erdian duten zurtoina kendu. Ondoren, xafla finetan moztu. Hostopila zabaldu, eta labeko molde batean jarri. Sardexka baten laguntzaz, leku desberdinetan zulotxoak egin, eta labeko paperarekin estali. Ondoren, pisu moduan, garbantzuak edo antzeko beste zerbait paperaren gainean zabaldu. Labean sartu, 180 gradutan, eta hamabost bat minutuz utzi.
4. Labetik atera, eta prestaturik dugun krema hostopilaren gainean zabaldu. Ondoren, sagar xaflak txukun-txukun kremaren gainean jarri, eta azukre pixka bat gehitu, batez ere sagar pusketen gainean.
5. Azkenik, berriro labe beroan sartu, eta 170 gradutan eduki beste 30 bat minutuz. Tarta epela jatea gomendatzen dizuet; nahi izanez gero, izozki bolatxo batez lagunduta. Kontraste goxoa izango dugu.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Bastero kulturguneko erakusketa hilaren 20ra arte egongo da zabalik. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Kotoizko emakumeak

Enekoitz Telleria Sarriegi

'Mujeres del Algodón. Bizi istorioak' erakusketa jarri dute Andoaingo Basteron: herriko kotoi fabrikan jardun ziren emakumezkoei egindako aitortza da, hainbat diziplinatako lanen bidez.
1 ©JAGOBA MANTEROLA / @FOKU

Ikasmahaitik oholtzara salto

Iker Tubia

Derrigorrezko hezkuntzan arte eszenikoei askorik erreparatzen ez zaien arren, antzerkiaren aldeko apustua egiten dute zenbait ikastetxetan: eskola orduetan sartuta edo eskolaz kanpoko jarduera gisa. Eskola horien arduradunek diote hezkuntzari ekarpen handia egin diezaioketela.
 ©JON URBE / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.