Patata berria txirlekin eta garaiko ilarrekin

JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2011ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
OSAGAIAK

4 pertsonarentzako osagaiak:

Kilo eta erdi patata berri

Kilo erdi ilar

Bi tipulin berri

Bi baratxuri ale

400 gr txirla

Perrexila

Gatza

Oliba olio birjina

Ilarrak aletu, eta garbituta gorde erretilu batean. Ahalegindu ilar ale txikiak lortzen, finagoak gelditzen baitira.

Patatak zuritu, garbitu eta laban baten laguntzaz koskatu, zati oso txikiak egin gabe. Horiek ere gorde.

Bi tipulinak zuritu, eta zati txikitan moztu. Lapiko handi batean, oliba olio txorrotada batekin batera tipulin zatiak gorritzen jarri.

Hamar bat minutu pasa ondoren, bi baratxuri aleak xehetuta gehitu, eta, segidan, gorde ditugun patatak bota.

Ongi nahastu ondoren, ura gehitu patatak estali arte. Gatza bota, eta irakiten utzi ordu laurden batez.

Ondoren, ilarrak gehitu, eta beste hogei bat minutuz egosten eduki.

Denbora hori pasatzean, txirlak gehitu lapikora, aurrez ondo garbituta. Kontuan eduki kalitateko txirlak behar ditugula. Txirlak, beraz, azken momentuan gehituko ditugu; izan ere, bi minutuan irekiko dira.

Bukatzeko eta mahaira atera aurretik, perrexil xehetua gehitu. Oso ongi gelditzen da, sua itzaltzean oliba olio gordin txorrotada bat botata, zapore ederra ematen baitio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.