Gabriel Aresti du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Aresti hil zenetik 50 urte beteko dira bihar, eta hura gogoratzeko jarduera eta argitalpen asko izanen dira aurten. Baina, zergatik aldarrikatzen du mundu guziak Aresti? Zergatik itzultzen gara behin eta berriro berarengana? Galdera horiei buruz hausnartu du Iñigo Astiz BERRIAko kultur kazetariak.
Atal honen hasieran Oskorri taldearen Gora ta gora beti kantua agertzen da. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.