Euskal Herriko Historia 100 objektutan podcasta

Euskal Herriko historia 100 objektutan

Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen proiektu bat da 'Euskal Herriko historia 100 objektutan'; Euskal Herriko historia objektuen bidez kontatzeko helburuarekin sortu da, objektu horiek museo eta unibertsitateetako adituekin elkarlanean hautatuta. Orain podcast bihurtu da proiektu hori: hamar idazlek idatzi dituzte gidoiak,eta BERRIArekin elkarlanean ekoitzi dute astero zabaltzen den saio hau.

Euskal Herriko Historia 100 objektutan podcasta

Kaikua

2026ko maiatzaren 12a

Su txikian eta poliki egiten diren gisatuak mugitzeko erabiltzen den egurrezko goilara horietako bat eskutan imajinatzen nuen aitatxi astelehenetik ostiralera, lapiko erraldoi bateko esneari eraginez. Goilara, lapikoa bezain erraldoi, bi eskuekin hartzen irudikatzen nuen, eskailera bateko azken koxkan igota, lapiko barrukoa erlojuaren orratzen norantzan mugitzen. Kaikun egiten zuen lan, nonbait guretzat Donostiako Disneyland zenetik hurbil, Eureka! zientzia museotik hurbil.

00:00:00 00:00:00
Euskal Herriko historia 100 objektutan

Almadia

2026ko maiatzaren 5a

Almadiei buruz galdera bat da funtsezkoa, eta garrantzitsua, oro har: nola itzultzen ziren almadiazainak etxera? Izan ere, munduan adibide gutxi dago salgaia eta garraiobidea bera diren kasuena. Akaso Saharako gamelu karabanak dira salbuespena. Edo zaldi tratanteak. Irudikatzen duzue inuiten bat etortzea balea hezur, haragi, olio eta bizarrekin eginiko ontzi batean, eta Euskal Herrian porturatzea horren preziatuak ziren elementuak saltzeko? 

[articles:2157583]

 

00:00:00 00:00:00
Euskal Herriko historia 100 objektutan

Musugitarra, edo tronpa

2026ko apirilaren 28a

Musugitarra antzinako musika tresna da. Txikia eta sinplea, metalezko egitura bat izaten du esku batekin haginen-ezpainen artean ipintzen dena, beste eskuko hatzekin erdiko altzairuzko mihi luzea jo edo dardara arazten den artean. Ezpainak, mihia eta masailak mugituz aldatzen da soinua, ahoa erresonantzia kaxa moduan erabiliz.

00:00:00 00:00:00
Euskal Herriko historia 100 objektutan

Gizakiarentzat odola nola

2026ko apirilaren 21a

Bigarren Mundu Gerran Alemaniak Espainian zuen enbaxadorearenak dira hitzak: “Gizakiarentzat odola nola, ba horixe da wolframa guretzat”. Ezagun du Hans Heinrich Dieckhoftek larri dabiltzala naziak. Badute motiborik. 1941ean, alemaniarrek sobietarrei eraso egin zietenean, eten egin zitzaien Txinarekin zuten merkataritza harremana. Gerra betean, Txinak berebiziko garrantzia zuen Hitlerrentzat: hari erosten zion wolframa, lehenago Indiari bezala. Eta wolfamioak beti izan du interes militar handia. Orduan, ezinbesteko gaia zen altzairuzko blindajeak sendotzeko eta tankeen kontrako granaden mutur eraginkorrak egiteko.

 

00:00:00 00:00:00
Euskal Herriko historia 100 objektutan

Hazparneko aldarea

2026ko apirilaren 14a

Bazen behin Verus izeneko gizon bat. Gaur egun Hazparne herria dagoen eremuan bizi zen, duela bi mila urte hurbil. Nongoa ote zen Verus? Nor zituen gurasoak? Ba ote zuen seme-alabarik? Dakiguna da bazela norbait, gaur egun Hazparne herria dagoen eremu horretan, hobeki erran, pagus horretan.

Zer da pagus bat? Pagoak dauden eremu bat? Pagadi bat, alegia? Edo pagoa bera? Ez, entzule, ez. Ez gaitezen sasi-etimologian eror. Pagoa, latineko fagus-etik datorkigu. Zer da, beraz, pagus bat? Itxura guztien arabera, «lotu» aditzarekin du lotura, «lurrean metatutako muga» edo horrelako zerbait erran nahi bide du. Hitz horretatik eratorria da frantsesezko pays edo espainolezko país.

00:00:00 00:00:00
Euskal Herriko historia 100 objektutan

Bakoren garaipena

2026ko apirilaren 7a

Hurbildu pitxarra zugana, lasai, etxean bazeunde bezala, hartu horko edalontzietatik bat. Badakizu? Historiaren tabernan ardo mingotsa edaten dute batzuek, beste batzuentzat ereserkia da ‘vinu, cantares y amor”. Manex Agirre bertsolariak kantatu zuen behin ‘deabru zintzo baten miazkada’ dela ardoa. Milia Lasturkoak galdetzen digu ‘zer ete da andra erdiaren zauria? Sagar errea, eta ardo gorria’. Jokin Zaitegiren ustez ‘ardo zarren zilar aparra dario’ artzainari. Gaizka Amondarainentzat ‘ardotan afalduko zuen bere zorigaitza gaur ere’ bakardadeak bizitako agureak. Mahatsaren zuku hartzituak aisa egin eta desegin du gurean, nahi beste. Horregatik gure mendekua da alondegi zirenak eraitsi edo, are okerrago dena, arte bezatuaren tenplu bilakatzea.

00:00:00 00:00:00
Euskal Herriko historia 100 objektutan

Baina hautsi aurretik

2026ko martxoaren 24a

Ahozko tradizioaren bidez jakin genuen, inork beste moduren batean kontatu aurretik: lehen ez zela urik etxeetan; garai batean ezin zela, besterik gabe, txorrota zabaldu, eta edan. Baten batek joan behar zuela bila. Maritxu nora zoaz, eder galant hori. Bertso itxuraz laño eta alai batek —gaur egun zortziko txikiaren doinu antonomasiazkoa bilakatua den horrek—, erakutsi zigun letra xehezko historiaren puska bat: eguneroko bizitzaren historia, jende arruntarena. Iturrira Bartolo, nahi badezu etorri.

00:00:00 00:00:00
Euskal Herriko historia 100 objektutan

Hutsunea lekuko

2026ko martxoaren 18a

Nola sartzen da hizkuntza baten mendeetako historia motrailu baten barruan?
Asmakizuna dirudi, baina ez du erantzun sinple edo tranpatirik ezkutatzen.
Beste galdera batekin hasiko gara, errazagoa, itxuran:
Saiatu al zara inoiz Korrika zer den azaltzen bizi izan ez duen norbaiti?
Lortu duzu? Benetan lortu?

00:00:00 00:00:00
Euskal Herriko historia 100 objektutan

Lumentza leizeko grabatua

2026ko martxoaren 10a

Batzuetan gertatzen da, margolari baten museoan bere tailerra ere erakusgai izatea. Eta tailerrean, bere lanaz gain, lanabesak: pintzel gogortuak, lientzoari eusteko astoa, hortzore hodien modura hatzekin behin eta berriro zanpatu eta zimurtutako olio hoditxo xar, erabiliak… Margolariaren atorra zikina ere hantxe egongo da, agian, esekitoki batean zintzilik; artista hamaiketakoa egitera atera eta edozein unetan itzultzear balitz bezala.

00:00:00 00:00:00
Euskal Herriko historia 100 objektutan

Canovas del Castillo hiltzeko erabilitako pistola

2026ko martxoaren 3a

Pistola hitza entzun eta bati Amerikako Estatu Batuak etor dakizkioke burura. Ziur asko jatorrizko herrien kolonizazio hastapenetik hasita, hura bihurtu delako munduko bazter hartako indarkeriaren eta aldaera sinbolikoaren tresna behinena. Gurean ezpatak, arku eta geziak edota lantzak izan dira luzaro gerraren protagonista. Adibide gisa, gure literaturan, eta Basquepoetry.net atariko bilatzailea aintzat hartuta, ez dira asko pistola hitza barne hartzen dituzten olerkiak.

00:00:00 00:00:00
Podcastak
Berria berriketan
Berria berriketan

Independentisten garaia

Galesko eta Eskoziako hauteskundeen emaitzak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Eskozian SNP Eskoziako Alderdi Independentista gailendu da berriz, baina ez du gehiengo osorik izanen. Galesen Plaid Cymru alderdi abertzaleak irabazi du lehen aldiz, eta Rhun ap Iorwerth independentista izendatu dute lehen ministro. Dennis Sorondo EHUko ikerlari eta irakasleak hauteskundeei buruzko gakoak azaldu dizkigu.

00:00:00 00:00:00
MurMur
MurMur

Grabitatea, ihesa eta nobedadeak

Bitan banaturiko saioa da honakoa: grabitatearekin loturikoa izango da aurrena. Grabitateak nola hala lotzen gaitu musikak ere, balio izaten du grabitatearen pisuaz askatzeko ere. Grabitatearekin loturiko kantuak dituzu Gaurko ‘MurMur’ saioan. Bigarren zatian askeago aritu gara, eta entzungo ditugu Alguillo eta Alkimistak, Koska eta ODIK, besteak beste.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Korrikaren ahizpak

Korrikaren antzeko egitasmoak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Korrika bukatuta, udaberri honetan gutxiagotutako hizkuntzen aldeko hiru lasterketa izan dira: okzitanieraren aldeko La Passem, katalanaren aldeko Correllengua Agermanat eta bretoieraren aldeko Ar Redadeg. La Passem Angelun bukatu zen, maiatzaren 9an, eta Ar Redadeg larunbatean bukatuko da, Naoneden. Ane Elordi Korrikako koordinatzaile nagusiak eman dizkigu hiru egitasmo hauen eta antzeko beste batzuen berri.

00:00:00 00:00:00
Berria FM
Berria FM

Ukendu kolektiboa orbainei

Bortxa matxisten lau erreparazio esperientziari buruzko azterketa sakon bat argitaratu du Mugarik Gabe elkarteak: Orbain kolektiboak. Hari buruzko azalpenak eman dizkigu Joana Etxano Gandariasbeitia kideak, eta haren eskutik aletu ditugu, besteak beste, erreparaziorako eskubideari, biktima edo bizirauleen unean uneko premiei eta indarkeria instituzionalari buruzkoak. El Salvadorreko Manuelaren istorioa ekarri dugu gogora horretarako, baita Kintsugiaz mintzatu ere. Portzierto: zuek bazenekiten zenbatgarren saioa genuen hau?

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Sareko xenofobia atzemateko radarra

Xenometer modeloa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Adimen artifizialaren bidez, sare sozialetan zabaltzen diren mezu xenofoboak atzemateko gai den tresna sortzen ari dira zenbait unibertsitate, tartean, Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Oraindik tresna elikatzen eta entrenatzen ari dira, eta ingelesa eta gaztelania ari dira erabiltzen horretarako. Itsaso Jauregi BERRIAko kazetariak eman dizkigu proiektu honen inguruko xehetasunak.

 

00:00:00 00:00:00
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA