New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Dena dago geldirik

2024ko maiatzaren 6a

Unibertsitateen egoerak okerrera egin du azken astean. Poliziari deitzeak egoera makurtu baino ez du egin. Komunitate akademikoaren barruan tentsio handia somatzen da. Egon dira unibertsitate batzuk ikasleekin negoziatu dutenak, eta horietan arazorik gabe kendu dira kanpaldiak. Baina gehienetan polizia sartu da.

Columbia Unibertsitatea hutsik dago orain. Dena desegin da. Ez dago protestarik, egia da, baina ia ezinezkoa da bertara sartzea. Kontrol zorrotzak daude. Ez dago lehengo bizitasunik. Irakasleek hitzaldirik ez ematea erabaki dute, protesta gisa. Etxean geratzea. Ezagutzaren joan-etorria geratu da horrela. Ikasgelak ikasle-zurtz, liburutegiak irakurlerik gabe.

Nik ere han idatzi ohi dut, Columbiako liburutegian. Ez zait gustatzen bakarrik idaztea etxean, nahiago dut jendeaz inguratuta, liburutegian. Munduaren norabideaz gogoeta egiten duten horiekin. Horrela, ez naizelako hain bakarrik sentitzen. Baina, orain, liburuaren idazketa geratuta daukat. Ezin dut idatzi, ez daukat tokitik eta gogoa ere joan egin zait.

Bai, dena dago geldirik New Yorken. Ezin irakurri, ezin idatzi. Soilik poliziaren helikopteroa entzuten da, han goian. New Yorkeko zeru hodeitsuaren zurian haren mezua idazten: Kontuz, zuei begira nago.

Atal gehiago
New Yorkeko Munduak

Elkarrizketa

Ematen du egun batetik bestera ez dela ezer aldatzen, gauzak bere horretan jarraitzen dutela dirudi, eta horrela iraungo dutela, luzaroan. Baina begirada altxatu eta atzera begira, orduan egunen joana bizkorra da oso, eta orduan bai ikusten direla aldaketak, nola egin duen mudantza munduak, eta gure bizitzak.

New Yorkeko Munduak

Gili-Gili

Gili-giliko arropa lortzeko kanpora joaten ziren jabeak, herrialde desberdinetatik ekartzen zituzten jantzi moderno eta kalitatekoak. Laurogei eta laurogeita hamar hamarkadetako gazteek hantxe aurkitu zituzten lehen bakeroak, kamiseta apurtuak eta txupa larruzkoak. Ibonek, haurtzaroko lagun batek, kontatzen zion Manolitari aurtengo udan bertan larruzko jaka berri zibotekoa erosi eta motorrean istripua izan zuela egun hartan bertan. Hil ala bizi egon zen mutila, baina jakak urraturik ere ez zuen izan, oso osorik iritsi zen etxera, hauts pixka bat besterik ez.

New Yorkeko Munduak

Denboraldiko azkena

Denboraldiko azkena Abiada gorrian igaro da ikasturtea eta iritsi gara denboraldiko azken podcastera. New Yorkeko munduak utzi eta Euskal Herriko munduetara etorria naiz, uda hemen pasatzera. Saturraran operaren estreinaldiaren aitzakiaz zeharkatu dut Atlantiko ozeano tzarra. 

New Yorkeko Munduak

Ezezkoa baiezko bihurtu

Arteak eta gizarteak aurrera egiten du ezezkoa baiezko bihurtuta. Ezinezkoa uste dena egia bilakatuta. Debekuari aurre eginez. Eskubideak lortzen dira ezezkoa baiezko bihurtuta.

Saturraran opera baiezko horren aldarria da. Ezin maitatu ziren bi emakumek elkar maitatzen dute. Zergatik ez? Zergatik mugatu behar dugu maitasuna? Zoriontsu egiten gaituen gauza handi hori?

Ane euskalduna, Luna andaluziarra. Bi tradizio, bertokoena eta migratzaileena, amets berarekin. Heroinaren mundu ilunak harrapatuko ditu. Ondo gogoan dut sasoi hori, nerabea nintzen arren. Herrian, etxean bizi izan genuen. Baita haren atzea ere, hiesaren epidemia.

New Yorkeko Munduak

Delaunayren eguzkia

Arteak poza ematen dit. Asebetetzen nauen ekintza da artelanak ikustea, mendira joatea edo lagunekin biltzea bezain ekintza beharrezkoa. Denbora asko igarotzen badut arterik ikusi gabe, tristatu egiten naiz eta urduritu, bitxia da, baina arteak laguntzen dit bizitzan oreka bilatzen, eta adiskidetzen nau, gure espezie ankerrarekin.

New Yorkeko Munduak

Irakurleen sarea

Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatuta Bilbao-New York-Bilbao liburuaren irakurketa jarraia izango da Arriaga antzokian ostegunean. Aurretik, asteartez eta asteazkenez, bestelako hitzorduak antolatu dira. Asteartean, Euskaltzaindiako egoitzan, Mari Jose Olaziregi eta Miren Ibarluzea EHUko irakasleak arituko dira liburuaren hezur-haragi literarioez eta nazioarteko ibilbideaz. Asteazkenez, ni neuk emango dut hitzaldia, “Nondik datoz istorioak?” izenburuarekin, toki berean.

New Yorkeko Munduak

Euskara ikasleari

Jakin dut podcast honen entzuleen artean batzuk euskara ikasleak zaretela. Poztu egiten nau horrek. Eta zuei eskerrak eman eta gorazarre egin nahi nizueke oraingo honetan, zuengatik baikara ez bakarrik handiago baizik eta askotarikoago ere bai.

Euskara ez da bat bakarra, era asko daude euskaldun izateko, hiztunak adina, esango nuke. Inor ez da bestea baino euskaldunago, denok gaude maila berean, hizkuntza erabiltzen dugun neurrian.

New Yorkeko Munduak

Kalera bidean

Kalera bidean, ataritik atera eta ilargia ikusi dut zeru urdinean. Arratsaldea zen, baina oraindik ordu batzuk geratzen ziren iluntzerako. Hura ikusita, Ondarroako gizon batek, Arakistainek, kontatu zidan ipuina etorri zait burura.

New Yorkeko Munduak

Txorien bizitza berria

Mariana Enriquez idazle argentinarraren liburu berrian irakurri nuen, Toki eguzkitsua jende goibelarentzat izenekoan. Ipuin-liburua da eta narrazioetako batean kontatzen da txoriak, aurreko bizitza batean, emakumeak izan zirela. “Zigorren bat jasan zuten emakumeak”, idazlearen hitzetan. Ideia, nonbait, Amazonaseko herrien elezaharretatik atera zuen. Hango biztanleek hori uste dute, txori bakoitza, aurretik emakume izandakoa dela.

Podcastak
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Elkarrizketa

Ematen du egun batetik bestera ez dela ezer aldatzen, gauzak bere horretan jarraitzen dutela dirudi, eta horrela iraungo dutela, luzaroan. Baina begirada altxatu eta atzera begira, orduan egunen joana bizkorra da oso, eta orduan bai ikusten direla aldaketak, nola egin duen mudantza munduak, eta gure bizitzak.

Bertso Jarriak
Bertso jarriak

Joanes Illarregi | Plastikoarenak

Joanes Illarregi Marzol. Leitzan (Nafarroa) jaioa, 1999an. Bere jaioterriko bertso eskolan egin zituen lehen pausoak, eta 2007an parte hartu zuen lehen aldiz Eskolarteko Txapelketan; hirutan izan da Nafarroako Eskolarteko Txapelduna. Lau aldiz hartu du parte Nafarroako Bertsolari Txapelketan: finalerdietara iritsi zen 2017an, eta azken hiru aldietan —2019, 2021 eta 2023— laugarren postua erdietsi zuen. 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusian finalera iritsi zen.

New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Gili-Gili

Gili-giliko arropa lortzeko kanpora joaten ziren jabeak, herrialde desberdinetatik ekartzen zituzten jantzi moderno eta kalitatekoak. Laurogei eta laurogeita hamar hamarkadetako gazteek hantxe aurkitu zituzten lehen bakeroak, kamiseta apurtuak eta txupa larruzkoak. Ibonek, haurtzaroko lagun batek, kontatzen zion Manolitari aurtengo udan bertan larruzko jaka berri zibotekoa erosi eta motorrean istripua izan zuela egun hartan bertan. Hil ala bizi egon zen mutila, baina jakak urraturik ere ez zuen izan, oso osorik iritsi zen etxera, hauts pixka bat besterik ez.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.