Txapelpekoak
Txapelpekoak

Balorazioa: Baiona. MIREN MUJIKA TELLERIA

2023ko urriaren 13a
Baionan izan da Miren Mujika kazetaria eta arratsaldean gertatutakoa minutu batean laburtzeko ahalegina egin du.
Atal gehiago
Podcastak
MurMur
MurMur

Lide Hernando eta Iñigo Etxarri izan ditugu MurMur-en

AEBetan zehar egindako bidaia bat dokumentu musikal bilakatu dute Lide Hernandok (Bele) eta Iñigo Etxarrik. New Yorken hasi eta Chicagora lehenik, eta handik New Orlensera gero. Hotelez hotel, bluesaren eta musika beltzaren beste hainbat aldaeraren altzora. ‘Lurpeko trenbidea’ diskoa ondu dute esperientzia horretatik abiatuta, ahots eta gitarra, bertsioz-bertsio.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Sinisten zùˆtùˆegu: aldarria zena egitate bihurtuta

Laneko sexu jazarpena du hizpide Berriketan saioaren atal honek.
Sei emakumek lankide gizon bat salatu zuten Maulen sexu jazarpenagatik, eta orain Paueko Auzitegiak hamar hilabeteko kartzela zigorra paratu dio gibelapenarekin. Jende gehienak ez zien sinetsi, baina biktimek sare feministaren babesa izan dute hasieratik, eta hori funtsezkoa izan da auzibidean aurrera egin ahal izateko. Oihana Teyseyre Koskarat Iparraldeko Hitzako erredaktore buruak eman dizkigu auziaren xehetasunak.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Liburu klandestino bat zapata artean

Maritxu Barriolaren bizitza du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskaltzale sutsua izan zen, 36ko gerran erbesteratua, eta, ondotik, familiako zapata denda eraman zuen Donostiara itzultzerakoan. Baina han ez zen soilik larrua lantzen, euskarazko liburuak legez kanpo argitaratu eta banatzeko sare klandestino baten egoitza izan zen frankismo betean, eta Barriola zen sarearen burua. Bere istorioa kontatu digu Mikel Elkoroberezibar Beloki BERRIAko Bizigiro saileko kazetariak .

00:00:00 00:00:00
Euskal Herriko Historia 100 objektutan podcasta
Euskal Herriko historia 100 objektutan

Mikeldiko idoloa

Mikeldiko Idoloa, Bilboko zazpi kaleetako Euskal Museoko klaustroan gordetzen den harrizkoa irudi handia enigma arkeologiko bat da. Harearrizko eskultura bloke bakarrean eginda dago eta animali baten forma erakusten du. Animaliaren hanken artean eta sabelaren azpian disko bat dago txertatuta. Mikeldiko Idoloa izena bera ere argitu beharrekoa da. “Mikeldiko Idoloa” esan orduko, izen biak ipini behar dira zalantzan: Mikeldi eta idoloa.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Tubos Reunidos: beste fase bat

Tubos Reunidoseko lan gatazka du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bukatu da greba mugagabea, eta langileak lanean hasi dira Amurrioko lantegian ere. Hodigintza enpresa hartzekodunen konkurtsoan sartu denez, egoera erabat aldatu da, eta orain konkurtsoaren administratzailearekin negoziatu beharko dute. Imanol Magro Eizmendi BERRIAko ekonomia gaietako kazetariak eman dizkigu gatazkaren fase berriari buruzko xehetasunak.

Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.

Gaia interesekoa bazaizu, hau aditu dezakezu:
Tubos Reunidosen tentsioa gori-gori

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Hi and bye

“Hi and bye”, kaixo eta agur, esaten zaie lagunekin egiten diren enkontru laburrei. Minutu batzuetan elkarri nola zauden kontatu, eta kito, beste bat arte.

Badago hi and bye-rekin lotutako beste kontu bat ere.

Kaletik oinez zoazela eta ezagun bat ikusiz gero, geratzeko astirik ez baduzu, nik “agur” esaten nuen, Euskal Herrian bezala. Eta aurrera egin.

Baina alabak esan zidan horrela ez dela egiten.

Nonbait hemen “hi” esaten da, “kaixo”, eta ez “agur” edo “bye”.

Eta “hi” esaten hasi nintzen, eta berbetan geratzen. Baina jendearen aurpegietan halako enbarazu keinuak nabaritzen nituen.

Alabak argitu zidan orduan ez nintzela geratu behar. “Kaixo” esan bai, baina hemen jendea ez dela kalean geratzen hizketan, presaz dabilela, eta hitz egin nahi izanez gero hobe dela kafe baterako geratzea, agendan ondo begiratu eta gero, agian bi hilabete barru.

Ez da Euskal Herrian bezala, honekin eta bestearekin kalean geratzen zarela. Etxetik hondartzara bidean ordu bete. Hemen ez da horrela.

“Ados”, esan nion. “Eta zergatik esaten dute orduan kaixo?”

Bada, “agur” gaizki hartu daitekeelako. Ematen du berarekin ez duzula ezer jakin nahi.

Orduan “hi” esan, baina ez geratu.

Hori da.

“Hi”, eta gero “bye”.

Baina azkena esan gabe.

Ados?

Bai.

00:00:00 00:00:00
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA